Barikuan, hilaren 12an, hasiko da VI. Musika Haizeak zikloa
2025-09-10 13:53 MusikeaNerea Ibarzabal eta Josune Aramendi bertsolariak izango dira Xemeingo eleizan.

Musikeaz disfrutetako hiru kontzertu atondu ditue VI. Musika Haizeak zikloan. Barikuan, hilaren 12an, hasiko da eta udagoinean zehar egingo dira beste kontzertu biak: urriaren 4an eta zemendiaren 15ean, hain zuzen be.
Maddi Txurruka eta Mikel Ansola musikariak eta Mari Eli Ituarte kultura zinegotzia izan dira aurkezpenean.
Oso kontzertu bereziak batuko ditu aurtongo edizinoak. Holan, bertso-inprobisazino ikuskizuna, tronpeta eta gitarra kontzertua eta kontzertu korala eskainiko dira. Ekitaldiak ondoko tokietan egingo dira: Xemeingo eleizan, Arretxinagako ermitan eta Karmengo eleizan, hurranez hurran.
Kontuak kontu, herriko artisten parte-hartzea nabarmena izango da, izan be, ondoko artista honeek izango dira: Nerea Ibarzabal eta Josune Aramendi bertsolariak eta Maddi Txurruka eta Pablo Fdez. Arrieta musikariak. Horreezaz gan, kanpoko organistak eta Ganbara Abesbatza be izango dira.
Kontzertu guztietarako sarrerak doban izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!