BIME Live 2025 ekimenak zuzeneko musikearen erdigune bihurtuko dau Bilbo

Bizkaie! 2025-09-10 08:05   Kulturea

Mundu osoko 70 artista baino gehiago batuko dira.

Nazinoartean entzute handikoak diran artistentzako zirkuitu handi bihurtzen da Bilbo eta bart iragarri dau BIMEk bertan parte hartuko daben artisten lehen aurrerapena; urriaren 28tik 31ra, uriko hainbat aretotan eta espaziotan kontzertuak eta showcaseak –formatu txikiko saioak– izango dira eta, horreei esker, nazinoarteko jaialdi eta biren norabidea zehazten dagozan musika-proposamenak ezagutzeko aukerea izango dabe sektoreko profesionalek, BIMEra bertaratzen diranek eta herritarrek, oro har.

70 artista baino gehiago batuko dira proiekzinoa, topagunea eta musika-aniztasuna buztartzen dituan hitzordu honetan, Iberoamerikaga konektetan gaituen soinu-lurralde handi bat lotuta hainbat puntu kardinaletatik, besteak beste, Arroba Nat (MX), giza esperientziaren alderdi intimoenak aztertzen dituen letrakaz; Delaporte (ES), Estaduko elektronikako eta pop alternatiboaren eszenan proiektu barritzaileenetakoa; Esteban Rojas (KO), Caliko uri-monbimentuan buru; Orishas (KU), Javiera Electra (TL) txiletarra, bere ahots boteretsuagaz eta antzerki itxurako proposamen eszenikoagaz; Jesse Baez (GT), gaztelaniaz kantautako R&B garaikidearen erreferente handienetako bat; eta Juana Rozas (AR) argentinarra, pop, R&B estiloetatik esperimentazino elektronikora mobiduten dan soinuagaz.

Argentinatik be, Lara91K (AR), musika urbanoan aitzindaria estilo intimista eta gordinagaz; Mau y Ricky (VE) bikote venezuelarra, azken hamarkadako arrakasta globalik handienetako batzuk sortzeko kapaz izan dan sormen-indarragaz; Orishas (CU) talde mitikoa, rap latinoaren erreferente mundu osoan eta Kubako sonaren eta hip hoparen arteko fusinoan aitzindariak. Queralt Lahoz (ES) kataluniarrak soul, hip hop eta flamenkoaren konbinazino bereizgarria eskainiko deusku; Extremaduratik, Sanguijuelas del Guadiana (ES) taldeak gaur egungo landa-eremuetako bizimodua kontauko deusku rock musika eta autotunea erabilita; SVSTO (ES) artistearen proposamen ilun eta ironikoak jantza-musikea zehaztu dau, musika industriala eta technoa buztartuta; eta Bilboko Txopet (ES), proposamen fresko eta lotsabakoagaz, pop rock, garage eta punk musikak energiaz betetako zuzenekoan nahastauta.

Musikearen etorkizuna danon eskura

Musikaren industriarako erreferentziako topaketea izateaz gan, BIME Live guztiontzako moduko uriko jaialdia da, Bilbon bertan musikaz eta kulturaz gozetako aukerea demokratizetan dauena. Bilboko musika-agendeari urte osoan bizi-bizi eusten deutsen aretoak eta lekuak hautatuta, BIMEk gune horreen lana indartzearen alde egiten dau, uriko kulturearen oinarrizko eragile baitira.

Nazinoarteko proiekzinoa dauen talentuaren erakusleiho nagusi ez eze, soinu eta estetika-jokera barrien erakusleiho be bada BIME Live eta Iberoamerikako musika-eszena barriaren radar bihurtu dala esan daiteke. Uriko jaialdia da, guztiontzako modukoa, soinu freskoak arakatu, istorio barriak deskubridu eta datorren musikearen emozinoa biziteko proposamena dakarrena. BIME Live ekimeneko zenbait deialdi zabalik dagoz oraindino 2025eko kartelean sartu nahi daben talde eta bakarlarientzat. Deialdi honen eta beste batzuen oinarriak konsultau daitekez hemen, baita sarrerak erosi be: bime.org.

Babesleak

BIME Live ekimenaren babesle dira Bilboko Udala eta Cervezas San Miguel.

Kolaboratzailea dira honako honeek: BASQUE.MUSIC., Navarra Music Commission, Sounds from Spain, Agencia Andaluza de Instituciones Culturales, Txile (MinCAP, ProChile eta Chilemúsica bitartez), Murtziako Eskualdeko ICA, Thomann, Catalan Arts, AIE (Espainiako Artista Interpretatzaileen Elkartea), Argentina (Argentinako Musikaren Institutu Nazionalaren eta Kanpo Harremanetarako, Nazioarteko Merkataritzaren eta Kultuaren Ministerioaren bitartez), Institut d´Estudis Baleàrics, Extremadurako Junta, Kolonbiako Arteen, Kulturaren eta Jakintzen Ministerioa, Bogotako Arteen Barrutialdeko Institutua, Seitrack, Walter Kolm Records eta Mondo Sonoro.

BIME PRO, Iberoamerikako musikearen etorkizuna eregiten

BIME Pro BIMEren agenda profesionala da eta nazinoarteko erreferenteak eta musikearen oinarrizko figurak batuko ditu urriaren 28tik 30era Euskalduna Bilbaon, industriaren hurrengo kapituluaren nondik norakoak zirrimarratzeko. Programan oraingo oinarrizko galderak eta etorkizuneko erronkak aztertuko dira eta onenen esperientziatik ikasteko eta aukera barriak arakatzeko aukerea izateaz gan, arreta globala zehazten daben gorabideko merkatuen arrastoari jarraituko deutso, beti bere Europaren eta Amerikaren arteko loturea indartzeko asmoz.

Lehendik iragarrita dagoz artista garrantzitsu asko, besteak beste, Rubén Blades, Mau y Ricky, Leire Martínez eta Mon Laferte; orain, barriz, izen gehiago jakinarazo ditue: Ignacio Meyer, TelevisaUnivisióneko presidentea, espainieraz egindako zinemea, telebista eta musikan eragin handieneko personea da eta BIMEn egongo da, musika latinoaren mapa barriari buruz eta konsumoan, industrian eta zuzeneko esperientzietan izandako aldaketen ondorioz mapa horrek izandako bilakaereari buruz berba egiteko.

Aurten, gainera, BIMEk sorgune bat izango dau, artistentzako eta euren lantaldeentzako laborategia, beren karrera eta ibilbideak indartzeko tresna praktikoakaz.

Programazinoaren barruan, konposizinoa lantzeko campus bat atonduko da komunidadean esperimentetako eta sortzeko, baita produkzino-tailerrak eta osasun mentalari buruzko alkarrizketak be. Gainera, artistakaz topaketa intimoak egingo dira, esperientziak lehen eskutik konpartidu deiezan eta egun musikearen erronka eta aukerei buruzko alkarrizketea sortu daiten. Ikuspegi integrala ardatz hartuta, hazkunde profesionala bultzatzeko konpromisoa dau BIMEk, eta aurtengo proposamen honegaz konpromiso hori indartzen da.

BIME

Bilbon eta Bogotan urtean behin egiten diran edizinoakaz, Europaren eta Amerikaren arteko nazinoartekotze-zubi sendo bihurtu da BIME, Iberoamerikako musikaren arloan plataforma garrantzitsuenetakoa. Industriatik eta industriarako diseinautako programazinoa atontzen danez, sektoreko laugarren ekitaldirik garrantzitsuena da mundu osoan, baita Atlantikoaren alde bietako eszenak, lurraldeak, profesionalak eta sormen-komunidadeak lotzen dituan sare aktiboa be. Baina BIME profesionalen topagune bat baino askoz gehiago da: hausnarketa estrategikorako gunea, iparrorratz kolektibo bat. Gure mundo honetan, musika ez dabil ardatz bakar baten inguruan biraka, errealidade ugaritan barrena zabaltzen da eta, holan, bada, BIME ezinbesteko gunea da dinamika barriak ulertzeko, erreferenteakaz konektetako eta musikearen ekosistema globalaren bilakaerearen parte izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu