Nik ❤️ Eusk

Bizkaie! 2025-09-10 08:47   Euskerea berbagai

Getxoko euskaltegietako ikastaroen matrikulazinoa zabalik irailean.

Urtero legez, 2025-2026 ikasturte barrirari hasierea emoteko, irailean zehar zabalik izango da udalerriko euskaltegietan matrikulea egiteko epea euskaltegietan euskerea ikasi eta hobetu nahi daben herritarrentzat. Getxoko Udalak herriko euskaltegien eta Egizu alkartearen laguntzeagaz atondutako Nik ❤️ Eusk Matrikulau Getxoko euskaltegietan! lelopeko difusino kanpainan edade guztientzako egungo eskaintza zabalaren barri zabaltzen da, modalidade ugarigaz.

Zaloa Campillo Euskera zinegotziak adierazo dauenez, euskerea gauza positiboakaz lotu nahi izan dogu sarritan epaitegietatik eta datozen bestelakoak aparte itxita. Euskerea eredu onakaz, praktika onakaz lotu nahi dogu eta horretarako, kanpainearen irudi lez lau getxotar hartu ditugu, arrazoi ezbardinakaitik eredu diran 4 getxoztar: euskerea ikasten dabilen gaztea, kanpotik Getxora biziten etorri dan getxoztarra, langile bat eta edadez nagusiagoa dan berbalaguna. Laurak dira Getxoko euskaltegietako ikasleak eta laurek animau nahi ditue getxoztarrak animau daitezan euskerea ikasi, hobetu eta erabili deien.

Zaloa Campillok gaineratu dauenez, hurbiltasuna be transmitiduten dau kanpaineak, izan be, parte hartzen daben euskaltegi, Egizu, ume-euskaltegi eta Euskera Zerbitzuaren herritarrei arretea emongo deutsen personen argazkiak eta izenak agertzen dira kanpainako eskuorrian; benetan, eskerrik asko danoi!

Kanpaineari zabalkundea emoteko Udalak 5.000 eskuorri argitaratu ditu, jakin beharreko guztiak jasoten dituana; horrezaz gan, 150 kartel eta 4 bideo kanpainako irudi diran lau getxoztarrakaz.

Aurten be bada barritasunik, izan be, deskontu bereziak izango dira C1 (16-18 urte) eta A1 (euskerea zerotik) mailetako ikasleentzat ez eze, baita A2n matrikuletan diran ikasleentzat be.

Beste alde batetik, 16 urtetik gorakoek aukera handia izango dabe Udal Euskaltegian, Lauaxeta AEKn eta Jose Antonio Agirre euskaltegian, maila guztietako aurrez aurreko ohiko ikastaroakaz batera, honako honeek be izango dira: modulu txikiak, tituluak atarateko prestakuntzea (zapatuetan be bai), autoikaskuntzarako eta berba egiten ikasteko klaseak.

Aurrekoetan lez, dendarientzako eta ostalarientzako ikastaroak be izango dira, eta etorkinentzat eta seme-alabakaz euskeraz egin nahi daben gurasoentzat be.

5 eta 15 urte bitartekoek matrikulea egin ahal izango dabe Areetako Ume Euskaltegian eta Algortako Inguma Umeen Euskaltegian.

Beste ade batetik, Egizu alkarteak hainbat jarduera jarriko ditu martxan, klaseetan ikasitakoa praktikan jarri ahal izateko, horreen artean, Berbalaguna, euskeraz berba egiteko taldeen ekimena.

Dirulaguntzak

Udalak euskerea ikasteko diru-laguntzak emoten ditu 16 urtera artekoentzat zein 16 urtetik gorakoentzat; azken horreentzat HABEk be emoten ditu, ezarritako baldintzak beteten dituenentzat. Informazino gehiago hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu