La Leze Gaztandegiak irabazi dau LII. Ordiziako Gaztai Txapelketea

Bizkaie! 2025-09-10 10:56   Kulturea

Hirrugaren aldia da txapelketea irabazten dabela.

Gaztaiak Ordiziako D’Elikatuz Elikadura eta Gastronomia Interpretazino Zentroan jaso dira; eta goizeko 8:45etan gaztaiak Beti Alai Frontoira eroan ditue jantzari, trikitilari eta dultzaineroek sortutako giroan, baita artzain, agintari, epaimahaikide eta Kofradiako kideekaz be.

Lehiaketea, goizeko 10:00etan hasi da eta, eta hainbat sukaldarik, gastronomia-adituk eta kazetarik osotzen dabe epaimahaia, Pedro Subijana Lehendakari dabela. Gainera, epaimahai horretako kide hainbat urtetan izandako eta lehiaketearen sustapenean lan handia egindako hiru personak hil ondorengo autortzea jasoko dabe; hain zuzen be, Jose Mari Ustarroz (Idiazabal Jatorri Izentapeneko lehendakari ohia), Fermin Leizaola etnografoa eta Luis de Lezama (Lezama taldeko lehendakaria).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu