Daniel Innerarity filosofoak jasoko dau Vianako Printzea saria

Bizkaie! 2013-05-07 11:31   sariak-autortzak

Daniel Innerarity idazle eta filosofo bilbotarrak jasoko dau 2013ko Vianako Printzea saria. Bere pentsamendua gaur egungo garaietara egokitzen jakin dauelako saritu dabe. Oraindino data zehatzik egon ez arren, bagilean izango da sari-emote ekitaldia, Leireko monasterioan.

Daniel Innerarity idazle eta filosofo bilbotarrak jasoko dau 2013ko Vianako Printzea saria. Bere pentsamendua gaur egungo garaietara egokitzen jakin dauelako saritu dabe. Oraindino data zehatzik egon ez arren, bagilean izango da sari-emote ekitaldia, Leireko monasterioan.

Arriskuaren gizartea liburuaren egile Ulrich Beck soziologo alemaniarrak garrantzi nabarmena izan dau Innerarityren pentsamenduan. Norabidez aldatuarazo eutson, hain zuzen be gizarte zientziak eta ekonomiaren inguruko filosofia lantzen hasi zan orduan. Kapitalismo globala zelan gobernau, hori da Innerarityren ardura handiena. Tresna politiko eta sozial zaharkituak daukaguz bere eretxiz, orain dala hiru mendeko baliabideekaz gabilz. Demokrazia moduak eguneratzeko beharra azpimarratu dau. Lan hori autortzea gura izan dau Nafarroako Gobernuak Vianako Printzea sariaren bidez.

Bilbon jaio zan Daniel Innerarity, 1959an, eta Iruñean haiz zan. Gaur egun Zaraikiegin bizi da. Filosofia doktorea da, eta Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) katedraduna. Bere liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli ditue, 2004an, Le Nouvel Observateur aldizkariak munduko 25 pentsalari garrantzitsuenen artean ipini eban. Makina bat sari irabazi ditu, tartean, gaztelaniazko saiakerari onenari Euskadi saria, La democracia del conocimiento lanagaitik. Gobernantza Demokratiko erakundeko burua da.

Daniel Innerarityz aparte, beste zazpi hautagai ziran aurten: Luis Bakaikoa konpositorea, Francisco Etxeberria auzi medikua, Flamarike ahizta jota kantariak, Jose Maria Goikoetxea konpositore eta organo jotzailea, Pedro Lozano irakasle eta kazetaria, Maria Angeles Mezkiriz Irujo arkeologoa eta Miguel de la Quadra Salcedo esploratzailea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu