'Monsters University'

Karolina Almagia 2013-07-08 14:59   Zinema kritikak

Alde teknikotik bikaina da, Pixar etxeak egindako lan guztiak lez. Arkitekturea eta argiztatzea ikaragarriak dira, adibidez. Argumentua, barriz, nahiko eskasa da, ez dau jakin-min handirik sortzen. Amaieran, trailerra filma bera baino hobea zala entzuten da zinema-aretoan.

- Zuzendaria: Dan Scanlon.
- Produktoreak: Pixar Animation Studios, Walt Disney Pictures.
- Gidoilaria: Dan Scanlon, Robert L. Baird eta Daniel Gerson.
- Bikoizketea (gaztelaniaz): José Mota, Santiago Segura eta Miguel Angel Montero.


Monstruos S. A. pelikuleak izandako arrakastea errepetidu nahi dau Pixar estudioak Monsters University lanagaz. Istorioak lehenaldira salto egin dau, Mikek eta Sullyk alkar zelan ezagutu eben kontetako. Munstroak egiteko unibersidade bat asmau dabe pelikulearen egileek, AEBetako unibersidade ikasleen munduaren ordezkoa: sekulako eraikin eta azpiegiturak, kirol-jarduera ugari, lehiaketak, lehiakortasun handia, ikasle taldeak (era euren arteko hartu-emon gorabeheratsuak), animatzaileak...

Lehenengo pelikuleak eukan barritasunik ez dauka Monsters University-k, eta horrek puntu asko kentzen deutsoz. Akaso horregaitik umorea apalagoa da, eta erritmoa apur bat geldoa egiten da. Halanda be, alde teknikotik bikaina da, Pixar etxeak egindako lan guztiak lez. Arkitekturea eta argiztatzea ikaragarriak dira, adibidez. Argumentua, barriz, nahiko eskasa da, ez dau jakin-min handirik sortzen. Amaieran, trailerra filma bera baino hobea zala entzuten da zinema-aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu