Antoine de Saint-Exupéry-ren 'Le Petit Prince' zubereraz
2013-07-08 18:13 KultureaZuberoako Sü Azia alkartearen edizino horretan, Saint-Exuperyk berak Le Petit Prince-n egindako kolorezko marrazkiak agertzen dira.
Antoine de Saint-Exupéryk idatzi eban Le Petit Prince (Printze txikia) ipuina zubereraz dogu orain, Printze ttipia. Obra famatu hori 1943an argitaratuta izan zan frantsesez eta ingelesez, eta ordutik hizkuntza askotan itzulia izan da. Bibliaren ondotik hori ei da munduan liburu itzuliena eta salduena. Orain, beste bersino bat badaukagu, zubererazkoa.
Printze ttipia ez da Panpeia Etxebarne mauletar itzultzailearen lehen lana. 2010ean, Robert Laxalt zuberotar jatorrizko idazle estadubatuarraren Sweet Promised Land (Mon père était berger frantsesez) liburua zubereraz emon eban, Aita artzain zen izenburuagaz (Sü Azia argitaratzailea).
Zuberoako Sü Azia alkartearen edizino horretan, Saint-Exuperyk berak Le Petit Prince-n egindako kolorezko marrazkiak agertzen dira.
Liburua erosi gura izan ezkero, klik egin hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!