Ikastolan, gustora

Bizkaie! 2013-07-10 10:59   Euskerea berbagai

15 urtez euskeraz ikasi ondoren, azterketak frantsesez egin behar izan arren, emoitza onenak lortu ditue gure ikasleek. 47 ikasleetarik 47k Baxoa gainditzeaz gain, 34k aitamena lortu dabelako. Baina gure zoriona ez da osoa izango, ikasleek Baxoa osoa euskeraz egiteko aukerarik ez daben bitartean.

Aurten be Etxepare lizeoko ikasleen % 100ek lortu dau Baxoa eta poztekoa da jakina, aurkeztutako ikasle guztiek lortu izana Baxoa. Baina hori baino gehiago, umeak eta gazteak gure ikastoletan, kolegioan edo lizeoan gustora sentidutea da gure lehen helburua. Zenbakiek esaten dabena baino gehiago, umeak nerabe eta nerabeak heldu bilaka daitezen da gure asmoa, bizitzan moldatzeko tresnak eskura deiezan eta jendartean eragile izan daitezan.

15 urtez euskeraz ikasi ondoren, azterketak frantsesez egin behar izan arren, emoitza onenak lortu ditue gure ikasleek. 47 ikasleetarik 47k Baxoa gainditzeaz gain, 34k aitamena lortu dabelako. Baina gure zoriona ez da osoa izango, ikasleek Baxoa osoa euskeraz egiteko aukerarik ez daben bitartean.

Ikastoletan dagoan lan giro aproposaz gan, gure harrotasunik handiena da, gaurko gazte horreek biharko euskaldunak izango dirala. Euskaldun etxean, kalean eta lanean. Ondoko hilebeteetan segiduko dituen ikasketen bidez profesional euskaldunak izango baitira ikasle horreek. Eta ondotik, modu naturalean euskerea euren umeei transmitidu ahal izango deutsee.

Zorionak beraz ikasleei, ikastolako irakasle eta langileei, baita gurasoei be, danak alkarregaz lanean eta pozik ikustea baita guretako emoitzarik onena.

Erantzunak

maribi 2013-07-10 16:58 Erantzuna | #1

Zorionak euskeran sinetsi eta aurrera egiten duzuen guztioi, gurasooi haurrak ikastolara eramateko erabakia hartu izanagatik, irakasleoi lan paregabea egiteagatik eta ikasleoi aurreko bien asmoei eutsi eta tinko jarduteagatik. Emaitzak horiek badira, ez dago kalitatearen aldetik zalantzarik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu