Sopelako ikastetxeetako ikasleek surf ikastaroak jasoko ditue hurrengo ikasturtean

Bizkaie! 2013-07-05 12:56

Sopelako Udalak eta Peña Txuri Alkarteak sinatutako hitzarmenari esker, Iberre, Zipiriñe eta Ander Deuna Ikastolako ikasleek hiru eguneko ikastaroan parte hartu eta surfa hurretik ezagutzeko aukerea aukerea izango dabe hurrengo ikasturtean.

Sopelako Udalak eta Peña Txuri Alkarteak sinatutako hitzarmenari esker, Iberre, Zipiriñe eta Ander Deuna Ikastolako ikasleek hiru eguneko ikastaroan parte hartu eta surfa hurretik ezagutzeko aukerea aukerea izango dabe hurrengo ikasturtean. Izan be, Sopelako Udalak eta Peña Txuri Surf eskoleak sinatutako hitzarmenean jasoten dan legez, hiru ikastetxeetako ikasleek surf ikastaroak jasoko ditue hurrengo ikasturtean, surfa eskola curriculumean txertatuz.

Holan, surfaren nondik norakoak ezagutuko ditue, surf-oholakaz lehenengo pausuak emoten dituen bitartean. Gainera, surfa egiteaz gan, ingurumena jagoten ikasteko tailerrak egingo ditue: hondakinen sailkapena, hondartzen babesa eta abar.

Bagilean, hiru ikastetxeetako ikasleek egun bateko ikastaroa egin eben proba modura, eta eguraldiak lar lagundu ez baeban be, parte-hartzaileek oso balorazino positiboa egin eben, eta 150 ume baino gehiago batu ziran.

Hurrengo ikasturteari begira, beraz, Ander Deuna eta Iberreko DBHko ikasleek hiru eguneko ikastaroa egingo dabe, bagilean. Zipiriñeko LHko ikasleek, euren aldetik, irailean egingo dabe ikastaroa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu