Garapen Iraunkorrari eta Ingurumenaren Hezkuntzari buruzko Katedrea sortuko dabe Bizkaiko Diputazinoak eta EHUk

Bizkaie! 2013-07-10 12:34   kulturbiz

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibersidadeak sinatu barri daben hitzarmenaren arabera, Garapen Iraunkorrari eta Ingurumenaren Hezkuntzari buruzko Katedrea sortuko dabe aurten. Garapen iraunkorragaz zerikusia daben arazo batzuk konpontzea izango da ekimenaren helburua.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibersidadeak sinatu barri daben hitzarmenaren arabera, Garapen Iraunkorrari eta Ingurumenaren Hezkuntzari buruzko Katedrea sortuko dabe aurten. Garapen iraunkorragaz zerikusia daben arazo batzuk konpontzea izango da ekimenaren helburua. Ganera, ingurumenari buruzko ezagupenak gizartean zabaltzeko ahalegina egingo dau Katedreak.

Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko Katedra finantzatzeko, Bizkaiko Aldundiak 50.755 euro erabiliko ditu datozen lau urteotan, 12.000 euro, aurten; 12.450 euro, 2014an; 12.914 euro, 2015ean; eta 13.391 euro, azkenengo urtean. Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazino Batuen Erakundearen (Unesco) Unitwin programearen barruan dago hau hitzarmen hau. Ekimen honegaz sareak eta beste hartu-emon mueta batzuk garatzen dira nazinoartean, unibersidade eta goi mailako irakaskuntzako erakundeen artean. Garapen bidean dagozan herrialdeen beharrizanei erantzuteko bideratzen da batez be unibersidadeen arteko lankidetzea.

Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko Unescoren Katedrea ondoko premineari aurre egiteko sortu zan: unibersidade arloko ezagupenak eta ikerketearen emoitzak gizarte osoari, administrazino eskumendunei eta arlo honetan beharrean dabilzan sektore eta jarduera-adarrei zabaltzea.

Ingurumen Sailaren helburuen arteko bat da garapen iraunkorra eta ingurumen hezkuntza sustatzea bai ikerketa aplikatuaren bidez bai azterketa espezializauen bidez, baina gizarte zientziak eta zientzia teknikoak buztartzen dituan diziplina anitzeko ikuspuntu bat oinarri izanda. Ikerketa erabagigarria da ingurumenaren arloko arazoak ulertu eta konpontzeko, arlo natural, sozial eta kulturala kontuan hartuta, holan, ikerketearen eragin-eremua askoz be handiagoa da, eta ingurumen hezkuntzea, eraginkorragoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu