Sete Sóis Sete Luas zirkuituaren barruan sartu dira Zornotzako Karmengo jaiak
2013-07-11 11:27 MusikeaSete Sóis Sete Luas jaialdiaren zirkuituaren barruan sartu dira Zornotzako Karmengo jaiak aurten lehenengoz. Herri musika garaikidearen eta arte plastikoen topagunea da jaialdia. Kulturen arteko komunikazinoa eta arte-produkzinoaren jatorrizko jarduerak sustatzeko helburua dauka eta 21. edizinoa da aurtengoa.
Sete Sóis Sete Luas jaialdiaren zirkuituaren barruan sartu dira Zornotzako Karmengo jaiak aurten lehenengoz. Herri musika garaikidearen eta arte plastikoen topagunea da jaialdia. Kulturen arteko komunikazinoa eta arte-produkzinoaren jatorrizko jarduerak sustatzeko helburua dauka eta 21. edizinoa da aurtengoa. Mediterraneoko eta herri lusofonoetako kultura pertsonaia ospetsuek hartzen dabe parte. José Saramago eta Darío Fo Nobel saridunak izan dira 18 urtez jaialdiaren ohorezko presidenteak.
Mediterraneo aldeko eta inguru lusofonoetako 30 uritan gauzatzen da (Brasil, Cabo Verde, Kroazia, Espainia, Frantzia, Grezia, Israel, Italia, Maroko, Portugal, Errumania).
Kulturen arteko komunikazinoa, sareko herrietako artisten mobikortasuna eta arte-produkzinoaren jatorrizko jarduerak bilatzen ditue, besteak beste, jaialdiaren antolatzaileek.
Kontuak kontu, Zornotzako Zubiondo parkean eskainiko diran bi kontzerturen bidez izango dau presentzia jaialdiak Zornotzako jaietan:
- Melech Mechaya (Portugal), garagarrilaren 17an: Bidaia dibertigarria klezmer musikan barrena, soinu kutsakorrak, arabiar lurrinak eta ijitoen erritmoak zabalduz juduen tradizinorik alaienagaz batera. Melech Mechayaren kontzertuak jai hutsa dira, eta ikusleek barreka, jantzan eta parte hartuz jarduten dabe bertan.
- Kamafei (Italia), garagarrilaren 18an: Mediterraneoko esentzia daukan talde indartsua. Tarantaren (Italiako hegoaldean tipikoak diran musikak) tradizinoaren erritmoak lantzen ditue Kamefei taldekoek, abangoardiako perkusinoakaz nahastauta, musika proposamen barriak sorturik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!