Eskean Kristö, Arratitik rock´n´roll gordin eta gogorra

Bizkaie! 2013-07-10 14:18   Musikea

Arratiako Eskean Kristö taldea euren lehenengo maketea aurkezten dabil. Balmasedan daukie hurrengo kontzertua, barikuan, hilak 12, Balmasedako Herriko Tabernan. 70eko hamarkadako rock gogorra entzuteko aukerra ederra.

Arratiako Eskean Kristö taldea euren lehenengo maketea aurkezten dabil. Balmasedan daukie hurrengo kontzertua, barikuan, hilak 12, Balmasedako Herriko Tabernan. 70eko hamarkadako rock gogorra entzuteko aukerra ederra.

Eskean Kristö boskoteko kideak dira Pello Artabe (ahotsa), Alex Harillo (gitarrea), Aritz Ontalvilla (gitarrea), Peio Artetxe (bajua) eta Imanol Arrese (bateria). Bandearen Igorreko lokalean eta Arantzazuko 40garrenean grabau eben sei kantako maketea. Zaztamar, Iguana, Kontrolik, Dead man, Kolkoa bete diru eta Arratietik rock&rolla dira taldearen sei kantak. Gaztea Maketa Lehiaketearen XXII. edizinoko finalistak izan ziran.

Iguana kantearen bideoklipa ikusi gura izan ezkero, hemen.

70 hamarkadako rock&rolla dabe gustuku, eta orduko taldeak gidari dituela dinoe. Bizitzaz eta heriotzaz, amodioaz eta gorrotoaz…, honetaz eta haretaz kantetan dabe, gordin eta lotsa barik. Zuzenekoetan, daukien guztia emoten dabe, deabrua zirikatu eta beragaz ibilten gara festan.

Maketea daborduko salgai dago, ondoko lekuetan: Igorreko Herriko Tabernan, Igorreko Kukuma tabernan, Dimako Taberna Barrin, Areatzako Bixer tabernan, Zornotzako Herriko tabernan eta Durangoko Hitz liburu-dendan. Eta zelan ez, gure kontzertuetan!, dinoe taldekideek.

Barikuan, Balmasedan jo, eta hurrengo egunean, garagarrilaren 13an, Otxandioko Gaztetxean daukie kontzertua. Eta abuztuaren 30ean Areatzako jaietan egon dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu