Zabalik honezkero ‘Invisible Express’ film laburren lehiaketan izena emoteko epea

Bizkaie! 2013-07-11 13:54

Izena irailaren 16a baino lehen emon behar da. Txapelketea, barriz, irailaren 18tik 25era arte egingo da Bilbon, eta UPV/EHUn ikasten dabenek parte hartu leikie.

Zabalik dago honezkero Invisible Express film laburren lehiaketan izena emoteko epea. Izena irailaren 16a baino lehen emon behar da. Txapelketea, barriz, irailaren 18tik 25era arte egingo da Bilbon, eta UPV/EHUn ikasten dabenek parte hartu leikie.

Lehiaketea Bilboko Film Sozialak Nazinoarteko 5. Zinema Ikusezina Jaialdiaren atari moduan antolatu da. Jaialdia irailaren 26tik urriaren 3ra arte egingo da. Helburu nagusia giza eskubideen urraketak erakusten deuskuezan ikus-entzunezko lan independenteen barri emotea da. Eskema horri jarraituz jaio da Invisible Express. Bere helburu nagusia, ikus-entzunezko tresnen erabilerea unibersidade-komunidadearen barruan sustatzeaz gan, balio positiboak eta alkartasunezko ereduak transmitidutea da. Antolakuntzeak 1.000 euroko saria emongo deutso irabazleari, eta obrea Film Sozialak Nazinoarteko Zinema Ikusezina Jaialdiaren itxiera galan aurkeztuko da. Bestalde, Publikoaren Saria 500 eurokoa izango da.

Lehiaketan, UPV/EHUko edozein ikaslek parte hartu leike, banaka edo taldeka. Horretarako, beharrezkoa izango da posta elektroniko bat bialtzea helbide honetara, info@kcd-ongd.org, persona edo taldearen izenagaz eta arduradunaren NAN eta telefono zenbakiakaz.

Lehiaketea hasten dan egunean emongo da film laburren gaiaren barri, parte-hartzaile guztiei bialduko jaken mezu elektroniko baten bidez. KDC-ONGDren webgunean eta UPV/EHUren webgunean be konsultau daiteke informazinoa.

Informazino gehiago lortzeko eta lehiaketearen oinarriak ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu