UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen laugarren interbentzinoa Deustuko zubian
2013-07-11 15:12 KultureaMikeldi Pérez Urkijoren Geometria Abstraktua eta Tanketak interbentzinoan, forma geometriko aseptiko batzuk, zubiko makina etxola zaharreko leihoak estaliko ditue. Iluntzerakoan eta barruan argiak pizterakoan, barriz, irudi abstraktu horreetatik formatu handiko argazki batzuk ikusiko dira.
Barikuan, garagarrilak 12, 19:00etan, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz loturea daben 23 ikasle eta ikerlarik sortu eta garatu daben Interbentzioak Deustuko zubian proiektu artistikoaren laugarren erakusketea inaugurauko da. Oraingoan, Deustuko zubiko aginte-etxoleak Mikeldi Pérez Urkijoren Geometria Abstraktua eta Tanketak interbentzinoa hartuko dau.
Laugarren aurkezpen honetan, forma geometriko aseptiko batzuk, zubiko makina etxola zaharreko leihoak estaliko ditue. Iluntzerakoan eta barruan argiak pizterakoan, barriz, irudi abstraktu horreetatik formatu handiko argazki batzuk ikusiko dira. 1984ean, Euskaldunako ontziolako langileen kontra erabilitako ibilgailuen irudiak dira. Izan be, egileak dinoanez, krisialdi zikloek sortzen dituen botere eta personen arteko burrukak desagertu ordez beste leku periferiko batzuetara mobidu dira, azken burrukak memoriatik ezabatzen deuskuezan bitartean.
Juan Pablo Orduñez MawatreS da proiektu honen sortzailea eta zuzendaria eta Arantza Lauzirika, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko Artea eta Teknologia Saileko irakaslea, koordinatzailea. Ekimena, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzearen, Kontestua.org ikerketa-proiektuaren eta Bilboko Udalaren parte-hartzeagaz gauzatuko da.
Proiektu honek, inguruak iruntsitako iragan industrialaren elementu hau (Deustuko Zubia) berreskuratu nahi dau hainbat interbentzino artistikoren eszenatoki lez erabilteko. Proiektua irailera arte luzatuko da eta, hiru astero, interbentzino barri bat aurkeztuko da Deustuko zubia altzetako makinak dagozan etxolan.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!