Software librearen munduko uriburu izango da Bilbo astebetez
2013-07-10 15:13Garagarrilaren 11tik 19ra software librearen munduko uriburu bihurtuko da Bilbo hiru kongresuri esker. Bizkaia Aretoan eta Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoan egingo dira programautako hiru ekimenak: Akademy 2013, Qt Contributors Summit (QtCS) —nazinoarte mailakoak- eta Akademy-ES.

Garagarrilaren 11tik 19ra software librearen munduko uriburu bihurtuko da Bilbo hiru kongresuri esker. Bizkaia Aretoan eta Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoan egingo dira programautako hiru ekimenak: Akademy 2013, Qt Contributors Summit (QtCS) –nazinoarte mailakoak- eta Akademy-ES.
Hurreratuko diran 300 adituk berbaldietan, lan saioetan eta aplikazinoen sistema operatibo desbardinak hobetu asmoz antolatutatako tailer teknikoetan parte hartuko dabe, adibidez, PCrako eta eskuko telefonoen euskarrietako sistema operatiboak, geoposizinorako aplikazinoak, ilustrazino digitaleko programak, etab.
Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoak kongresu bi antolatu ditu; Akademy, KDE-ren urteroko topaketa bat da, software librearen garapenean, komunidaderik handiena dana. Aurten garagarrilaren 13tik 19ra ospatuko da. Bi egunetan, gai honetan emondako aurrerapenak aurkeztuko ditue eta beste bost egunez, tailerrak, eztabaidak eta saio praktikoak egingo ditue programak garatu dituenen, artisten, itzultzaileen, erabiltzaileen eta software librearen gaiagaz aitzindari diran enpresen artean.
Bestetik, Qt CS, –garagarrilaren 15 eta 16an izango dana- Qtopia lez ezagututako komunidadearen mundu mailako kolaboratzaileen topaketa bat da, Linux, Windows, Mac eta software libreko eta kode edegiko eskuko telefonoen euskarrietarako aplikazinoak garatzen dituana. Kongresu horreek, gaur arte Euskadin egindako softwarearen industria berbagai daben nazinoarteko ekimenik garrantzitsuenak dira eta Google eta Nokia lako enpresek sustatuta dagoz.
Egitarauan irakaskuntzeari emongo jako garrantzia eta hezkuntzarako KDE-ren paketearen funtzionaltasuna, Kubuntu sistema operatiboa, lehen eta bigarren hezkuntza ziklorako KDE aplikazinoak, unibersidade mailako hezkuntzarako KDE aplikazinoak eta Chicagoko Unibersidadeko Informatika Injinerutzako karreran egindako praktiken erakusketea izango ditue helburu.
Ekimenon antolaketearen ardurea, garapenerako nazinoarteko komunidadeei jagoke (KDE eta Qt), Itsas UPV/EHUko software libreko sustapenerako taldeagaz batera. Google, Blackberry, Digia lako enpresek babesten ditue Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, UPV/EHUren eta Metro Bilbaoren laguntzinoagaz.
Akademy
Akademy, KDE-ren mundu mailako kongresua da, munduko software libreko komunidaderik handiena. Urtean behin ospatzen da Akademy eta bi egunez izaten diran berbaldiakaz (KDEren azken aurrerapenei buruz berba egiten da) eta beste bost egunez, programazino eta tailer desbardinen saioakaz osotzen da egitaraua. Akademy-n, euskarrietako eta KDE euskarri teknikoko ezinbesteko kolaboratzaileak, software libreko enpresa liderrak, Administrazino publikoko arduradunak, Irakaskuntzakoak, etab. batzen dira. Akademy, software librearen inguruko ezinbesteko urteroko hitzordua da, eta erabiltzailearentzat, kode edegi/libreko teknologian oinarritutako proiektuen garapeneko kolaborazino aukerarik onena da.
Qt Contribution Summit
Qt Contributors Summit (QtCS), mundu mailako Komunidadearen Qt Proiektuaren bilera nagusiena da. QtCS 2013, 2011an Qt Open Governance arrakastatsuaren ondoren, antolatu dan hirugarren edizinoa da. Ekimen hau, etorkizuneko lanaren planifikazinoa egiteko bilera praktikoa da, dobakoa da eta konbidapenagaz sar daiteke. Qt Contributors Summit garagarrilaren 15 eta 16an egingo da Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoan.
Akademy-ES
Akademy-es, Espainian egiten dan kolaboratzaileen eta KDE erabiltzaileen urteroko topaketea da. Bertan, solasaldiak eta tailerrak izango dira KDE-ren kolaboratzaileak hartu-emonetan jarteko, eta teknikoaren perfilik ez dauen kolaboratzaile barrien edo erabiltzaile barrien artean, proiektua ezagutzera emoteko helburuagaz.
Itsas
Itsas, UPV/EHUko software librearen sustapenerako taldea da. Bere helburu nagusia softwarearen, teknologiaren eta aukera edegiko softwareen sustapena egitea da Euskadiko unibersidade komunidadean. Horretarako, solasaldi eta berbaldiak egiten ditue, topaketak eta ikastaroak software librearen abantailak ezagutzera emoteko asmoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!