Meatzeen eta Herri Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolearen mendeurrena
2013-07-10 18:41UPV/EHUko Meatzeen eta Herri Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolan, Eskolearen mendeurrenaren ospakizuna izan da goiz partean, eta ikastegiaren ehun urteko historia gogoratzen dauen Del hierro al titanio. Historia de minas: Minas de historia liburua aurkeztu dabe.
Gaur, garagarrilak 10, UPV/EHUko Meatzeen eta Herri Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolan (Rafael Moreno ‘Pitxiti’ pasalekua, 2. Bilbo) Eskolearen mendeurrenaren ospakizuna izan da goiz partean, eta ikastegiaren ehun urteko historia gogoratzen dauen Del hierro al titanio. Historia de minas: Minas de historia liburua aurkeztu dabe. Ekitaldian izan dira Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea; Ibone Bengoetxea, Bilboko alkateordea; Alfonso García, Barakaldoko alkatea; Blanca Mª Caballero, UPV/EHUko Meatzeen eta Herri Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolako zuzendaria; eta Ana de Luis, liburuaren egilekidea.
Meatzeen historia
Del hierro al titanio. Historia de Minas: Minas de Historia liburua indusketa-lana da, baita Meatzeen eta Herri Lanen Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolearen ehun urteak osotzen dituen sedimentu, geruza eta estratuen analisia be. Bilbon, 1913an, hasi zan zentroaren historia Siderurgia Fabrika eta Meatzeetako Langileburuen Eskolea sortu zanean. Aurrekariak be batu ditu liburuak.
Liburuak zati bi ditu. Alde batetik, erakusten dau zelan aldatu dan eskolea, ingurune sozial, politiko, kultural eta ekonomikoaren eragina, eta, bestetik, Bizkaiko meatzaritzea, burdingintzea, Itsasadar eta Atlheticegaz izandako hartu-emonak. Los Scribas taldeak birsortze literarioa egin dau eskolako hormei edo marrazki-mahaiei ahotsa emonez. Atal historikoa Ana Mª de Luis eta Inés Pellón irakasleek idatzi dabe, eta bertan Bizkaiko historian eta meatzaritzan kokatutako mendeurrena aztertu dabe.
Ana Mª Luis doktore eta eskolako irakasleak momentu garrantzitsuak nabarmendu ditu: 1916an Barroeta Aldamar kaleko lehenengo egoitzara leku aldatu zan, izan be, ordura arte Bilboko Arte eta Ofizioen Eskoleagaz partekatzen eban lekua; 1931an, ikasketa plana ezarri zan; 1972an, Bilboko Unibersidaderen menpera igaro zan; 1982an, UPV/EHUgaz bat egin zan, eta 2000an, Herri Lanen Injinerutza Teknikoko titulazinoagaz emoteko ikasketa eskaintzea handitu eban.
Inés Pellónek, UPV/EHUko Zientzien Historia irakasle eta doktoreak, azpimarratu dau eskoleak Bizkaiko burdingintza indartsuagaz dauen loturea eta burdina meatzaritzeagaz lotutako jarduerea. Era berean, garai barrietara ohitzen jakin dau eta irakaslan eta ikerketa-ekintzea zabaldu dau materialen eremura, eraikuntzara eta baliabide energetikora.
Meatzeetako Langileburuen Eskolearen ibilerea 1913an hasi zan, Bilboko Arte eta Lanbideen Eskolako eraikinean (gaur egun Bigarren Hezkuntzako Emilio Campuzano Institutua). Bilboko hainbat egoitzatan egon zan 1969 urtera arte. Urte haretan Barakaldora joan zan, eskolako ikasle kopurua gero eta handiago zanez, leku gehiago behar ebelako. Industria-herrian izan zan 2011-2012 ikasturtera arte. Joan dan irailean, barriz, Bilbora itzuli zan Eskolea, eta gaur egun Rafael Moreno Pitxitxi pasealekuan dago, San Mames Barriaren ondoan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!