Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdian izena emoteko epea edegi dabe
2013-07-30 15:37 BarriakAntolatzaileek zabaldu barri dabe Donostiako Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdiaren zazpigarren edizinoan izena emoteko epea. Lanak bialtzeko azkenengo eguna zemendiaren 30a da, eta jaialdia bera 2014ko urtarrilean egingo dabe, 6tik 12ra bitartean.
Antolatzaileek zabaldu barri dabe Donostiako Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdiaren zazpigarren edizinoan izena emoteko epea. Lanak bialtzeko azkenengo eguna zemendiaren 30a da, eta jaialdia bera 2014ko urtarrilean egingo dabe, 6tik 12ra bitartean.
Musika dokumentalei eskainitako jaialdia da Dock of the Bay . Trueba zinema-aretoetan eta Antzoki Zaharrean proiektetatn ditue pelikulak. Musika ardatz, haren alderdi desbardinak lantzen dituen lanak eskaintzen ditue jaialdian. Sail bi izaten dira: erakusketea eta lehiaketea.
2012ko urtarrilaren 1etik aurrera produzidutako lanak onartuko dira, gehienez be 50 minutuko ikus-entzunezkoak. Proiektatu bakoak izan behar dabe. Izen-emotea dokumentalaren produktoreek, errealizadoreek edo lege ordezkariek egin ahal izango dabe. Hizkuntzeari jagokonez, euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez egindako lanak onartuko dira, eta aurkeztutako lanen artean, hautapen batzordeak aukeratuko ditu jaialdian bertan proiektau eta saria eskuratzeko lehian egiteko.
2013ko edizinoan, Malik Bendjelloul-en Searching for Sugar Man lanak irabazi eban sari nagusia, eta epaimahaiaren aitamen berezia Ricardo Iscarren El Foso lanarentzat izan zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!