Elias Querejeta zana omenduko dabe gaur Donostian
2013-07-29 14:23 BarriakGracia Querejeta zuzendaria, Elías Querejetaren alabea, izango da oraintsu hildako produktore hernaniarraren omenaldiko protagonistea. Ekitaldia Donostiako Principe zinema-aretoan izango da gaur, hilak 29, 20:00etan.
Gracia Querejeta zuzendaria, Elías Querejetaren alabea, izango da oraintsu hildako produktore hernaniarraren omenaldiko protagonistea. Ekitaldia Donostiako Principe zinema-aretoan izango da gaur, hilak 29, 20:00etan. Euskadiko Filmategiak, Donostiako Zinemaldiak eta SADEk antolatu dabe omenaldia.
Elías Querejetaren eta Antxon Ezeizaren A través del fútbol (1962) eta Gracia Querejetaren El último viaje de Robert Rylands (1996) pelikulak proiektauko ditue ganera, eta Gracia Querejetak berak egingo dau aurkezpena.
Elías Querejeta 1934an jaio zan Hernanin, eta bagilaren 9an hil zan Madrilen. Maila goreneko futbol jokalaria izan zan Realean. Sano gogoko eban 1955eko urriren 9an, Di Stefanoren eta Gentoren Real Madrili, Atotxan sartundako gola gogoratzea. Futbola laga ebanean, zinema munduan sartu zan bete-betean, hasieran Antxon Ezeiza donostiarragaz batera. A través de San Sebastián (1960) eta A través del fútbol (1962) film laburrak egin zituen alkarregaz. Ostean, bere lehenengo film luzea produzidu eban, El próximo otoño (Antxon Ezeiza), 1963an. Handik urtebetera, Elías Querejeta P.C. produkzino-etxea sortu eban. Funtsezkoa izango da hurrengo hamarraldietako Espainiako zinema onenaren zati handi bat ulertzeko, Euskadiko Filmategiko iturriek adierazo dabenez.
Carlos Saura, Víctor Erice, Jaime Chávarri, Francisco Regueiro, Manuel Gutiérrez Aragón eta Montxo Armendáriz zuzendariekaz hainbat lan egin zituan. Urte horreetako filmografia oparoa da: La caza (1965), El espíritu de la colmena (1973), El desencanto (1975) eta Tasio (1984), besteak beste. 90. hamarralditik aurrera, Fernando León de Aranoa, Eterio Ortega edota Gracia Querejetagaz egin eban behar.
Euskadiko Filmategiak Elías Querejeta, la producción como discurso liburua argitaratu eban 1996an. Donostiako Zinemaldiarekin hartu-emon estua eukan. 1969an Zilarrezko Maskorra irabazi eban, Los desafíos (Guerín, Egea eta Erice) pelikuleagatik. Handik lau urtera, Víctor Ericeren El espíritu de la colmena-k Urrezko Maskorra irabazi eban. 1986an, Zilarrezko Maskorra jaso eban 27 horas (Montxo Armendáriz) lanagaitik, eta Barrio (Fernando León de Aranoa) pelikuleagaitik, 1998an. Bestalde, Urrezko Maskorra irabazi eban Las cartas de Alou (Montxo Armendáriz, 1989) 1989an eta Los lunes al sol (Fernando León de Aranoa, 2002) lanakaz.
Ganera, Gidoi Onenaren eta Emakumezko Aktore Onenaren sariak eskuratu zituan 2Siete mesas de billar francés (Gracia Querejeta) beharragaitik, 2007an. Gracia Querejetak aitari eskaini deutso bere lan barria, 15 años y un día (2013). Zinemira Saria jaso eban orain urte bi, Donostia Zinemaldiaren 59. edizinoan, bere ibilbide guztiaren autortzea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!