Diego Vivancoren 'Right here, right now' lana ikusgai, Deustuko zubiko aginte-etxolan

Bizkaie! 2013-08-01 12:58   Kulturea

Abuztuaren 1ean, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, EHUko Arte Ederren Fakultadeko 23 ikasle eta ikerlarik sortu eta garatutako Interbenzinoak Deustuko zubian proiektu artistikoaren bosgarren erakusketea inaugurauko dabe, hain zuzen be Diego Vivancoren Right here, right now lana. Ekitaldia 19:00etan izango da.

Diego Vivancok , azken momentura arte sekretua gordeteko asmoz, ez dau bere lanaren zehaztasunik emon gura izan. Vivancok diziplina nagusi barik egiten dau lan, baina argazkigintzea eta bideogintzearen eragin argia daukie bere beharrek, EHUko iturriek adierazo dabenez. Bere lanak egunerokotasunaren eta gizakiaren portaerea jorratzen ditu gehienetan, jokabide sozial, politiko eta kulturalak zalantzan ipinten ditu.

Juan Pablo Orduñez MawatreS da Deustuko zubiko proiektu honen sortzailea eta zuzendaria. Arantza Lauzirika EHUko Arte Ederren Fakultadeko Artea eta Teknologia Saileko irakaslea da koordinatzailea. Ekimenak EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzea, Kontestua.org ikerketa-proiektua eta Bilboko Udalaren parte-hartzea dauka.

Egitasmoak inguruak desagertuarazotako lehenaldi industrialaren elementua dan Deustuko Zubia berreskuratu nahi dau, hainbat interbenzino artistikoren eszenatoki bihurturik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu