Juan San Martin ikerketa-bekearen deialdia egin dabe
2013-07-30 14:41 kulturbizEibarko Udalak, Udako Euskal Unibesidadearen laguntzinoagaz, Juan San Martin ikerketa-bekearen deialdia egin barri dau. Eskaerak eta ganerako agiriak aurkezteko epea irailaren 2tik urriaren 11ra arte egongo da zabalik
Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibesidadearen laguntzinoagaz, Juan San Martin ikerketa-bekearen deialdia egin barri dau. Juan San Martin bekak helburu bi ditu, alde batetik, euskerazko ikerketa sustatzea, eta bestetik, Juan San Martin euskaltzain eta ikertzaile eibartarra omentzea.
Aurtengoa 11. edizinoa da eta kazetaritzea izango dau ikerketa arlo. Eskaerak eta ganerako agiriak aurkezteko epea irailaren 2tik urriaren 11ra arte egongo da zabalik.
Juan San Martin bekea 9.000 eurokoa da. Besteak beste, honeek dira bekearen ezaugarriak: proiektua, azterlana eta memoria euskeraz burutuko dira. Bekearen iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da. Ikerketa-lana originala eta argitaratu bakoa izan behar da. Eskaerak Eibarko Udaletxeko Pegoran (Herritarren Zerbitzurako Bulegoan) aurkeztu beharko dira.
Bekearen oinarriak eta informazino osogarria, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!