'Barneratu, barreiatu', Araba Euskaraz Bastidan domekan

Bizkaie! 2012-06-15 11:38   Euskerea berbagai

Barneratu, barreiatu lemapean, milaka euskalzale batuko dira domekan, Araba Euskaraz jaian, Bastidan. Antolatzaileek hiru kilometroko ibilibidea atondu dabe, adin eta gustu guztietarako eskaintza zabalagaz, jana, edana, musikea, bertsoak, jantzea... Batutako dirua Bastida ikastoleak egindako handitze lanak ordaintzeko bideratuko da.

Soziolinguistika Klusterrak VIII. Batzar Orokorra egin dau

Bizkaie! 2012-06-15 11:30   Euskerea berbagai

Estatutuek Batzar Orokorrerako arautzen dituen ohiko atal formalak aztertzeaz gan (aurreko urteko balorazinoa, urteko plana eta aurrekontua, zuzendaritzearen osoketea…) Alkartearen estatutu barriak onartu eta Euskaltzaindia ohorezko bazkide izentau da.

'Taupadak', Arte Eder Fakultateko ikasleen erakusketea ikusgai dago Bizkaiko Batzar Nagusietan

Bizkaie! 2012-06-14 18:46   Kulturea

Egunotan inaugurau dabe Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa-Aretoan (Hurtado de Amezaga 6, Bilbo), Sandra Rilova eta Juanjo Viota UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko ikasleen margolan, grabadu eta marrazkiak batzen dituan Taupadak izeneko erakusketea. Astelehenetik barikura, 008:00etatik 21:00etara egongo da ikusgai garagarrilaren 9ra arte.

Krisiari aurre egiteko asmoz, kalidadeari eutsi eta prezioak merketu ditue BizBAK-en udako eskaintzan

Dabi Piedra Robledo 2012-06-14 15:39   jardunaldiak

La pulga jantzariak, Ángel Ocray kantariak eta Mikel Aveiro eta Aitor Korta txalapartariek ekitaldi ofiziala animauko dabe hilaren 18an, 19:00etan, Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra pasealekua, 3), UPV/EHUko Bizkaiko Campusak antolatzen dituen Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) uda ikastaroen inaugurazino-ekitaldian.

II. Galeusca-Historia Kongresuak gaur egungo Europaren barruan emoten dan nazinogintza kultural eta politikoa aztertuko dau

Bizkaie! 2012-06-14 15:16   jardunaldiak

II. Galeusca-Historia Kongresua Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo) egingo da garagarrilaren 2tik 4ra. Estadu-nazinoen barruko nazinoak: Nazinogintza kulturala eta politikoa, gaur egungo Europan izenburua aukeratu dabe okasinorako.

'Zorionak, Museoa!' erakusketea, 112 artista txikiren artelan-bildumea

Bizkaie! 2012-06-14 14:46   Kulturea

1997–2012 egutegi originala, Museoari eskainitako poesia bisuala, 15 eskuk osotutako garaikurra eta Zorionak, Guggen! izeneko bideoa dira besteak beste, Zorionak, Museoa! programan parte hartu daben 112 artista txikiek sortutako artelanak. Guggenheim museoaren 15. urteurrenaren inguruko ekitaldien barruan dago erakusketea

The bershow must go on

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2012-06-14 14:03   Bertsolaritzea

Bizkaie! zoli-zoli segiduten dozuenok, jakingo dozue zapatuan Agurainen jokatuko dala Euskal Herriko XXIV. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Baserri giroa nagusituko da astegoienean Bilboko Plaza Barrian, Latxaldiagaz eta Arkide Foroagaz

Bizkaie! 2012-06-14 12:31

Latxaldia, ardi latxaren jaialdia Arkideren ekimena da, artzain profesionalen alkartea, euskal artzaintzearen lehiakortasunaren eta ardi latxaren defentsa eta sustapenaren alde lan egiten dauen alkartea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Larrain jantza erraldoia egingo dabe aurten be, Bilbon

Bizkaie! 2012-06-14 11:53   Kulturea

Zapatuan, bagilaren 16an, Larrain Jantza erraldoian parte hartzeko deialdia zabaldu dau Bilboko Udalak. Hitzordua: Bilboko Plaza Barrian, 20:00etatik aurrera. Jantzan egiteko gogoa eta oinetako erosoak, ez da besterik eroan behar.

Kimuak 2012 katalogoak zazpi film labur banatuko ditu

Bizkaie! 2012-06-13 15:27   Barriak

Zazpi pelikula banatuko ditue aurten Kimuak zigilupean: Mikel Ruedaren Agua!, Isabel Hergueraren Bajo la almohada, Ander Mendiaren Beerbug, Jesús M. Palaciosen Casa vacía, Koldo Almandozen Deus et machina, Paul Urkijoren Los monstruos no existen eta Martín Roseteren Voice over.

Euskomedia Fundazinoak KulturMapp aplikazinoa sortu dau eskuko telefonoetarako

Bizkaie! 2012-06-13 15:01

Euskomedia Fundazinoak smartphone telefonoetarako KulturMapp aplikazinoa sortu dau. Helburua da Euskal Herriko kaleak gure ondarearen erakusleiho bihurtzea. Klik bat eginez erabiltzaileak urietako zein herrietako kultura, ondare edota turismo edukien gaineko informazinoa eskuratzen dau modu arin eta erosoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Topaguneak 'Zergatik ez?' tailerraren eskaerea egiteko epea zabaldu dau

Bizkaie! 2012-06-13 14:31   Euskerea berbagai

Topaguneagaz batera 12 euskera alkartek eskainiko dabe tailerra: AED eta Txatxilipurdi (Arrasate), Bagera (Donostia), Berbaro (Durango), Bizarra Lepoan (Getxo), Elgoibarko izarra (Elgoibar), Irun Iruten (Irun), Jardun (Bergara), Karralikaluze (Atarrabia), Loramendi (Eskoriatza), Pil-pilean (Soraluze) eta Zuhatza (Deba).

Txina barriko gorria asmau eban emakumea

Zigor Aldama 2012-06-13 14:01   Bidaide

Yue Sai ez da edonor, ez. Txinako emakumerik polifazetikoena da, behin eta barriz bere burua berrasmetako gai dana, Ekialdea eta Mendebaldearen arteko zubia. Txinatar askok, helduek batez be, telebisinoko aurkezle zanean ezagutu eben.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Boli bili boli', Juan Kruz Igerabideren olerkietan oinarritutako txotxongilo ikuskizunaren estreinaldia Tolosan

Bizkaie! 2012-06-13 12:29   Kulturea

Datorren barikuan, hilak 15, eskainiko da lehen aldiz Boli bili boli, Bilboko Pantzart konpainiak Santi Sos eta Topic zentroagaz alkarlanean produzidutako euskerazko umeentzako ikuskizuna.

Jose Inazio Basterretxeak irabazi dau Gabriel Aresti XXIX. Ipuin Lehiaketaren euskerazko saria

Bizkaie! 2012-06-13 11:03   sariak-autortzak

Jose Inazio Basterretxea Polo (Galdakao, Bizkaia, 1959) izan da euskerazko kategorian irabazlea, Berunezko iretargia quilates baporean kontakizunagaz, eta Mariano Quiros (Resistencia, Chaco, Argentina, 1979) izan da gaztelaniazko sariaren irabazlea, Cazador de tapires ipuinagaz. Bakotxak 4.100 euro eroango ditu.

Euskal sortzaileon arteko I. Topaketak garagarrilaren 2an eta 3an

Bizkaie! 2012-06-12 18:15   kulturbiz

Hainbat euskal sortzaileren eskaereari erantzunez, Ahotseneak euskal sortzaileen arteko I. Topaketak antolatu ditu. Helburuak dira euskal sortzaileok alkar ezagutu, euskal sorkuntzearen egungo egoerea alkarregaz aztertu eta balizko urtenbideak proponidutea.

'Lingua Nabajorum', euskerearen historia zoro-zoroa

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-06-12 15:53   Kulturea

Ez Dok Hiru bikoteak, Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek, Lingua Nabajorum antzezlan barria aurkeztu dabe prentsaurrekoan. Euskerearen historia zoroa, ezelango asmo zientifiko edo pedagogiko bakoa sortu dabe, Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Estreinaldia, bagilaren 13an, Bilboko Kafe Antzokian.

E-r-r-e-s-k-a-t-e-a, argi eta garbi eta hori ez da olgetan ibilteko modukoa...

Angel Dominguez 2012-06-12 15:50   Begi betegarri

Bilbo kulturen arteko topagune, Munduko Jenteen VI. Jaialdian

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-06-12 15:42   jardunaldiak

Munduko Jenteen VI. Jaialdiak 59 gizarte-erakunde eta GKE 2 batuko ditu Bilboko Arenalean bagilaren 16tik 22ra bitartean. Bilbo kulturartekotasunaren topagunea izango da sei egunetan, jantzea, musikea, antzerkia eta bestelako kultur adierazpenen bidez.

Urkiolara joan, zapatak urrutu…

Bizkaie! 2012-06-12 15:38

Erne eta tente lemapean, bihar, bagilak 13, ospatuko dabe San Antonio Paduakoaren Eguna Urkiolan. Jaieguna ospatzeko, besteak beste, ganadu eta nekazaritza produktuen azokea antolatu ditue.