Mundua bere eskuetan
2013-08-29 13:51Munduko bolak edo globoak eskuz egiten ditu Peter Bellerby artisauak Londreseko tailer baten. Teknikak eta prozesuko pausu guztiak bere kabuz ikasi behar izan ditu, beste inork ez dauelako globorik eskuz egiten. Era industrialean landutakoakaz alderatuta, baina, bere globoek estetika ederragoa eta zehaztasun handiagoa daukiela dino.