21 film Venezian Urrezko Lehoia irabazteko lehian
2013-08-29 11:08 BarriakSail Ofizialeko filmak pantailaratzen gaur, hilak 29, hasiko dira eta bada zer ikusi. Mostrako zuzendariak adierazo dau film handiak eta adierazpide modu erradikalenak erakutsiko dituela, aukeraketea egin baino lehen 3.000 film ikusi ostean. Aitagarria, Espainiako produkzinorik ez dagoala aurten, Cannes eta Berlinen bezela.
Veneziako Mostraren 70. edizinoa martxan da eta aurten AEBetako filmak izango dira protagonista. George Clooney eta Sandra Bullock izan dira alfonbra gorria zapaltzen lehenak baina Terry Gilliam, James Franco, Matt Damon, Zac Efron eta Scarlett Johansson be Venezian izango dira datozen egunetan.
Gravity, Alfonso Cuaron mexikarraren lanak zabaldu eban bart Mostra, lehiaketatik kanpo. Espazioko thrillerra, biziraun guran Sandra Bullock eta George Clooney. Urriko estreinaldira arte itxaron beharko dogu ganerakook pelikulea ikusteko.
Veneziak 70. urteurrena ospatuko dau, munduari erakutsi nahian goi mailan jarraitzen dauela eta Torontok ez deutsola itzalik egin, Europan filmak estreinetako gastua murrizteko joeran dabilzalako produktore asko.
Sail Ofizialeko filmak pantailaratzen gaur, hilak 29, hasiko dira eta bada zer ikusi. Mostrako zuzendariak adierazo dau film handiak eta adierazpide modu erradikalenak erakutsiko dituela: sexua, inzestua, espazioa, Kennedy, alienak, gai asko eta 3.000 film ikusi dituela aukeraketea egin baino lehen. Aitagarria, Espainiako produkzinorik ez dagoala aurten, Cannes eta Berlinen bezela.
Kontuak kontu, irailaren 7ra bitartean, Bernardo Bertoluccik zuzenduko dau epaimahaia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!