Bilboko Udaltegiek 8 erakusketa barri jasoko ditue Expodistrito programearen barruan
2013-08-30 12:17 KultureaExpodistritok, Bilboko Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, datorren astelehenean, irailaren 2an, emongo deutso hasierea urteko azken hiruhilekorako egitarauari (bost, pintura erakusketak izango dira eta hiru argazki erakusketak).
Expodistritok, Bilboko Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, datorren astelehenean, irailaren 2an, emongo deutso hasierea urteko azken hiruhilekorako egitarauari. Oraingo honetan, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Burtsako eta aurten baita Errekaldeko udaltegietara hurreratzen diranek zortzi erakusketa ibiltariz gozau ahal izango dabe urtarrilaren erdialdera arte: bost, pintura erakusketak izango dira eta hiru argazki erakusketak.
Pinturea
Vicky Rodríguez Zafra. Autodidakta eta Euskal Akuarelagileen Alkarteko kidea. Fintasun handiko atmosferak sortzen ditu, baina adierazpen indar handikoak, klimaren gorabeheren ondorioz ekatxa erakusten daben zeruz osotutako paisajean oinarrituz, gehienbat. Erakusketea San Inazioko Udaltegian ikusi ahal izango da lehenengo, irailaren 2tik 13ra.
Sergio Sáez, Orfeo y Eurice. Sergio Sáezek (Bilbo, 1954) Argazkigintza eta Arte Ederrak ikasi zituan, eta moda munduan egin eban lan 25 urtez, Gaultier, Paco Rabanne edo Dolce & Gabbana lako diseinugileentzat. 2006tik pintura munduan dabil lanean, modu profesionalean, eta erregulartasunez egiten ditu erakusketak Espainian eta Europan. BBK Fundazinoagaz batera antolatutako erakusketea, R.M. Rilke poetearen Orfeo lanaren sonetoetan inspirautakoa da; Begoñako Udaltegian instalauko da astelehenetik aurrera, eta bigarren hamabostaldian San Inazio-Ibarrekolandako udaltegira eroango dabe.
Iñaki Campo Aranzabal. Kolorea da nagusi gehien bat abstraktua dan lanean. Erakusketea San Frantziskoko Udaltegian ikusi ahal izango da lehenengo, irailaren 2tik 13ra.
Julia Morquechok eta Esther Saezek aurkezten daben erakusketeak, ondo bereizten diran bi genero buztartzen ditu, erretratua eta paisajea, amaren eta alabearen erakusketa bateratuan. Julia Morquecho erretratugilea da, Arte Ederretan lizentziatua eta Euskal Akuarelagileen Alkarteko kidea. Esther Sáez be Arte Ederretan lizentziatua da. Erakusketea zemendiaren 4tik aurrera ikusi ahal izango da, Begoñako udaltegian.
Francesc Xavier Gurrera, estilo espresionistea lantzen dauen Bartzelonako margolaria da, filosofian lizentziatua eta Art imperfect higikundearen bultzatzailea. Higikunde horretan artea bizirik dagoanagaz lotzen da, bere zimurrakaz, ehundurakazeta lodierakaz. Bilbon Bilbao, reflejos de lluvia bildumea aurkeztuko dau. Lehenengo Castañoseko udaltegian ikusi ahal izango da, urriaren 2tik 14ra.
Argazkigintzea
Argazkigintza Raquel Pérez Miranda eta Antonio Aiz Salazarren kameren bitartez helduko da urteko azken lauhileko honetan. Lehenengoak argiari jarraitzen deutso, bere kamereagaz gauza txikiak jasoten ditu: Toño Aizek uritik, persona guztiakaz konprometiduta dagoaen biziteko urigune horretatik, sortzen diran islak harrapatzen ditu. Bildumea irailaren 2tik 13ra bisitau ahal izango da Abando – Barrainkuako udaltegian.
Gonzalo Iribarnegaray argazkilariaren Tierra izeneko argazki erakusketearen helburua, artisteak hainbat bidaiatan bizi izandako jazoerak konpartidutea da, ikusleek gure planetak eskaintzen deuskuzan magia eta aberastasuna sentidu deien. Argazki erakusketea Castañoseko Udaltegian ikusi ahal izango da lehenengo, irailaren 2tik aurrera.
Expodistrito programea, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta bere helburuen artean uribilduko arte adierazpenak deszentralizetea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea dagoz, baita jada ezagunak diran beste batzuen erakustoki izatea be. Ohikoa danez, erakusketak txandakatuz joango dira. Erakusketa bakotxaren egun zehatzak udaltegietan, www.kulturabarrutik.net web gunean eta 010 telefono zenbakian konsultau daitekez.
Agendea: irailak 2 – 13
- Izenburua: Vicky Rodríguez Zafra (Pinturea).
Lekua: San Inazioko Udaltegia (Errokondo, 2).
Egunak: Irailaren 2tik 13ra.
- Izenburua: Gonzalo Iribarnegaray (Argazkigintzea).
Lekua: Castañoseko Udaltegia (Castaños, 11).
Egunak: Irailaren 2tik 30era.
- Izenburua: Sergio Sáez (Pinturea), BBKgaz alkarlanean antolatutako erakusketea.
Lekua: Begoñako Udaltegia (Circo Amateur Club Deportivo, 2).
Egunak: Irailaren 2tik 13ra.
- Izenburua: Iñaki Campo Aranzabal (Pinturea).
Lekua: San Frantziskoko Udaltegia (Mariaren Bihotzaren plaza).
Egunak: Irailaren 2tik 13ra.
- Izenburua: Raquel Pérez Miranda eta Antonio Aiz (Argazkigintzea).
Lekua: Abando – Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua, 5).
Egunak: Irailaren 2tik 13ra.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!