Hemen da Baionako Black & Basque festibala

Bizkaie! 2013-09-03 13:58   Musikea

Irailaren 6tik 8ra bitartean egingo dabe Baionan III. Black & Basque musika jaialdia. Barikuan, hilaren 6an hasiko da arratsaldeko 19:30ean, Angélique Kidjo, aurtengo edizinoko izarraren eskutik. Ondoren, Bal2vieux de Guéthary International Tourren txandea izango da.

Jaialdiaren bigarren hitzordua, barriz, irailaren 7an izango da, 17:45etik aurrera. The Afrorockerz, Versus, Melissa Laveaux, Kassav, Dafuniks eta Black&Basque Big Band taldeek joko dabe zuzenean.

Irailaren 8an, 17:00 etatik 23:00etara, Angélique Kidjo eta Bayonne Cote Basque orkestra, 2zio, Kalakan + Stonnie Boys, Oxmo Puccino eta Fanga igoko dira agertokira.

Sarrerak salgai dozuez honezkero; irailaren 6ko hitzordua izango da merkeena eta 10 euroan eskuratu daiteke. Irailaren 7an eta 8an, barriz, 20 euro ordaoindu beharko ditu bertaratu nahi dauen guztiak; lanbakoek, barriz, 17 euroan erosi ahal izango dabe sarrerea. Hiru egunetarako bonoa be salgai dago 40 euroan.

Kontuak kontu, musika ekitaldiez gan, Afrikako Arte Primitiboa & Euskal Arte Garaikidea, Philippe Guionien argazki erakusketea eta P. Etxeberria eta P. Laskarairen 15 ans en face de ma maison de retraite argazki eta bideo soinu erakusketea izango dira ikusgai Carré Bonnaten, abuztuaren 30etik irailaren 18ra bitartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu