Hurrengo irailaren 6an estreinauko da online '160metros'-eko bigarren kapitulua
2013-08-30 15:00Ezkerraldea protagonista izango dauen lan horretan, 80, 90. hamarkadetako panorama musikaleko protagonista batzuk agertuko dira, Roberto Moso (Zarama) eta Lino Prieto (Parabellum), Eskorbuto, Distorsión, Euskalduna Ontziola zarratu zaneko jazoerak, langabezia, Londresen 77. urtean gertatutako punk-aren eztandea eta bestelako gaiak.

Pasa dan garagarrilean Bilboko Evidence Cafe Antzokian estreinau eta gero, docuwebaren bigarren kapitulua 160metros: una historia del rock en Bizkaia online ikusi ahal izango da irailaren 6tik aurrera.
Ezkerraldea protagonista izango dauen lan horretan, 80, 90. hamarkadetako panorama musikaleko protagonista batzuk agertuko dira, Roberto Moso (Zarama) eta Lino Prieto (Parabellum), Eskorbuto, Distorsión, Euskalduna Ontziola zarratu zaneko jazoerak, langabezia, Londresen 77. urtean gertatutako punk-aren eztandea eta bestelako gaiak.
160 metros: una historia del rock en Bizkaia transmedia projektu bat da, 80, 90. hamarkadetan, rockaren ikuspuntutik Bilboko itsasadarreko bi aldetan egozan aldaketa sozialak eta ekonomikoak jorratzen dituana. Danetara, 5 kapitulu dira.
Álvaro Fierro da zuendaria (kazetari musikala: ruta66, Mondosonoro...) eta Joseba Gorordo (dokumentalen egilea: Zu zara nagusia eta La Otxoa sin complejos) eta Diego Urruchi eta Raúl López dira eragile edo produktoreak (WebTV StereoZona) eta Media Attack online agentziako arduradunak); horrezaz gan, EITB eta Euskaltelen laguntzinoa be izan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!