'Aldaketea' heldu da Jaurlaritzaren lan eskaintza publikora
2010-04-22 18:02Eusko Jaurlaritzaren altzotik bideratutako hizkuntza politikeak ez eban aldaketarik izango. Hori inoen, behintzat. Era berean, aurreko legealdian deseroso egon ziran jite jakin bateko euskerearen aldeko sektore murritz batzuk be, Gobernuaren hizkuntza politikan aldaketarik ez zala igarten eta, funtsean, Lopezen gobernuak aurreko gobernuen politika bera garatzen ari zala azpimarratzen ahalegindu dira.
Baina, 'aldaketea' igarri egin da. Hizkuntza politika kontuetan Jaurlaritzak ez dau bere lehenbiziko urtean ezelako aitzindaritzarik erakutsi. Horrezaz gan, Hezkuntza eta Kultura sailetan euskerearen sustapenagaz zer ikusia euken diru-zuzkidurak murriztu egin dabez. Orain 'aldaketea' lan eskaintza publikora dator; 2000. urteko lan eskaintza publikoan, administrarien % 73k euken euskerea ezagutzeko betekizuna. 2010. urtean, ostera, % 63k daukie betekizuna (hamar puntutan egin dau behera); administrari laguntzaileei jagokenez, ostera, 2000. urteko lan eskaintza publikoan, euskera ezagutzearen betekizuna euken administrari laguntzaileen % 61,4k; oraingoan, % 48,3k (hamahiru puntutan egin dau behera). Gainerako eskaintza publikoetan, batez be osasun zerbitzuakaz eta hezkuntzeagaz lotura daukien horreetan, antzekoa gertatuko dala aurreikusi leiteke, besteak beste, ezagutzeko kopuruak ez eze euskereari baremoetan emoten jakon pisua be murriztuz. Tori 'aldaketea'.
Erantzunak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Idatzi zure erantzuna HTML ettkeia hauek erabil ditzakezu: