'Saltillo' eskola-ontziak Pasaian hasiko dau udako lehenengo ibilbidea

Bizkaie! 2013-07-30 15:05

Saltillo EHUren eskola-ontziak udako lehenengo ibilaldia egingo dau eguaztenean, garagarrilak 31, Pasaiako portutik abiatuta. Asturiasko Kosterea izentau dabe aurtengo ibilbidea. Avilesen amaituko dabe bidaia, abuztuaren 12an.

Saltillo EHUren eskola-ontziak udako lehenengo ibilaldia egingo dau eguaztenean, garagarrilak 31, Pasaiako portutik abiatuta. Asturiasko Kosterea izentau dabe aurtengo ibilbidea. Avilesen amaituko dabe bidaia, abuztuaren 12an.

Antxinako belaontzian, Mikel Lejarza kapitaia eta Nautika eta Itsasontzi Makineriako Goi Eskola Teknikoko 14 ikasle joango dira. Ikasleak nabigazino praktikak egin eta belearen mundua gizarteratzea dira ibilaldion helburu nagusiak, EHUko iturriek adierazo dabenez.

Abuztuaren 22an euskal kostaldeko portuetan zehar udaro egiten dauen ibilaldia hasiko dabe. Santurtzi hasi eta amaituko dabe bidaia, tartean, Lekeitio, Getaria, Donostia, Donibane Lohitzune, Hondarribia eta Bermeon egingo ditue geldialdiak. Irailaren 8an ailegauko dira Santurtzira.

Irailaren 24an ekingo deutsie azkenengo itsas ibilaldiari. Frantziako La Rochelle herriraraino helduko dira, izan be bertako topaketa nautikoan parte hartuko da. Saltillo ontziaz gan, antxinako makinatxu bat belaontzi ikusteko aukerea izango da bertan.

Saltillo 1932an eregi eben, eta handi urte bira Pedro Galíndez enpresari bizkaitarrak erosi eban. 1946tik 1963ra arte, Galíndezek Espainiako errege familiari itxi eutson belaontzia, erabili eian, eta 1968an Nautika eta Itsasontzi Makineriako Eskoleari emon eutson. Zaharbarritu ostean, barriro itsasoratu eban 1998an, eta gaur egun EHUko ontzi-eskolea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu