Nobedadeak ugari Sopelako XIV. Lasterketa Nudistan

Bizkaie! 2013-07-12 15:51

Garagarrilaren 20an izango da aurtengo Sopelako Barinatxe hondartzako Lasterketa Nudistea. Aurtengoa XIV. edizinoa izango da, eta aurreko urteetan legez, Patxi Ros sari honetan kirolari eta nudista ugari batzea espero da (ehundik gora).

Garagarrilaren 20an izango da aurtengo Sopelako Barinatxe hondartzako Lasterketa Nudistea. Aurtengoa XIV. edizinoa izango da, eta aurreko urteetan legez, Patxi Ros sari honetan kirolari eta nudista ugari batzea espero da (ehundik gora). Lasterketa honen helburua ez da bakarrik lehiatzea, ondo pasetea be garrantzitsua izango da.

Azken urteetan, Sopelara mundu osoko kirolariak hurreratu dira, Euskal Herriko txoko desbardinetakoak ez eze, baita gure mugetatik kanpokoak be. Lasterketan parte hartzen dabenek 5000 metroko bidea osotu beharko dabe (erdia umeen kategorian), hare gogorraren gainean, itsas behera dagoanean.

Bost kategoria egongo dira: gizonezko eta emakumezkoen absolutua, A beteranoak (49 urtera arte), B beteranoak (50 urtetik aurrera) eta umeena (14 urte baino gitxiago dituen umeak).

Barritasun legez, aurten beste lehiaketa bi antolatuko dira: luzera-jauzia eta jabalina jaurtiketea.


Sariei jagokenez, honako sariak banatuko dira:

Lasterketea

Gizonezkoen orokorra, lehenengo hirurei.
Emakumezkoen orokorra, lehenengo hirurei.
40 urtetik 49ra arteko A. bet., lehenengo hirurei.
50 urtetik aurrerako B bet., lehenengo hirurei.
Umeak, lehenengo hirurei.

Jauzi eta jaurtiketak

Gizonezkoen orokorra, lehenengo hirurei.
Emakumezkoen orokorra, lehenengo hirurei.
50 urtetik aurrerako B bet., lehenengo hirurei.
Umeak, lehenengo hirurei.


Ordutegia:

10:00 Izen-emotea.
11:00 Jauziak.
11:30 Lasterketea.
12:15 Jaurtiketak.
13:00 Sari banaketea.


Izena emoteko ondoko webgunera jo: www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=836


Sopelako Udalaren diru-laguntzinoa

Sopelako Lasterketa Nudistearen XIV. edizino honek Sopelako Udalaren diru-laguntzinoa jaso dau. Sopelako Udalak Lasterketa Nudistearen antolatzaileek egindako lana eskertu gura dau. Euren lanari esker, garagarrilaren 20an Europako hainbat herrialdetako kirolariak hurreratuko dira Barinatxe hondartzara, gure hondartza kirol jarduera honen eszenatoki bihurtuz.

Era berean, Sopelako Udalak dei berezia egin gura deutse sopeloztarrei eta bisitariei, egun horretan Barinatxera hurreratu daitezan, lasterketan parte hartzera edo lasterketea ikustera. Gogoratu nahi dogu, proba honen helburuetako bat, lehiatzeaz gan, ondo pasetea eta egun zoragarria igarotea dela, beraz, ondo pasa, eta gozau lasterketa nudistan!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu