Euskal Herriko Gazte Orkestreak Tchaikovskyren 5. sinfonia landuko dau udako denporaldian
2013-07-12 11:36 MusikeaEuskal Herriko Gazte Orkestreak aurtengo udan egingo dauen topaketea bere historiako osoenetako bat izango da prestakuntza-eskaintzeari jagokonez. Holan, Carl Maria Von Weberen Der Freischütz (Oberturea) eta P.I. Tchaikovskyren 5. sinfonia landuko ditu.
Euskal Herriko Gazte Orkestreak (EGO) P.I. Tchaikovskyren 5. sinfonia eskainiko dau udako denporaldian, errusiar konpositorearen obra gailena eta benetako erronkea euskal orkestra gaztearentzat.
Eusko Jaurlaritzeak Lakuan dauen egoitzako prentsa-aretoan izan da udako denporaldiaren aurkezpena, Gasteizen. Bertan, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak eta Juanjo Ocón EGOko zuzendariak udako topaketearen nondik norakoak azaldu ditue.
EGOk programazino lehiakorraren aldeko apustuagaz lortu nahi dauena da gure musikari gazteak errepertorio profesionalean trebatzea. Ez dago beste modurik musikari gazteak lehiakorrak izateko merkatu gero eta globalago eta lehiatuago batean, beste hautagai batzuekaz parekatzeko tresna pedagogikoak eskaintzea baino, azaldu dabe.
Euskal orkestra gazteak aurtengo udan egingo dauen topaketea bere historiako osoenetako bat izango da prestakuntza-eskaintzeari jagokonez. Holan, Carl Maria Von Weberen Der Freischütz (Oberturea) eta P.I. Tchaikovskyren 5. sinfonia landuko ditu.
EGOren kontzertu-birea Gasteizko Principal Antzokian hasiko da, garagarrilaren 21ean, eta ondoren, Bilboko Euskalduna Jauregian (22an), Donostiako Victoria Eugenia Antzokian (23an) eta Hondarribiko Itsas Etxea entzunaretoan (24an) izango da. Kontzertuen aurretik topaketea egiteko aukeratutako lekua Eibarko hezkuntza-esparrua izan da, eta zuzendari artistikoa Juanjo Ocón izango da.
Azkenik, EGOk antxinako eta egungo kide diran 20 musikariri egingo deutsez entzunaldiak; horreen bidez orkestra profesionaletan praktikak egiteko aukerea eskainiko jake, ondoren orkestra horreetan lana topau deien. Oraingoan, orkestra hartzailea Euskadiko Orkestra Sinfonikoa izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!