Musiketxeak sareak euskal musika talde barriei zuzendutako deialdiaren azken egunak
2013-07-16 12:48 MusikeaSareak 3 helburu nagusi ditu: Zuzeneko musikako aretoetan proiektu soziokulturalak sustatu eta garatzea; Euskal Herriko musikari barrien harrobi sendo bat eratzea; eta artista horreen egitasmoak zabaldu eta ikusgai egitea. 2013ko deialdian izena emoteko epea garagarrilaren 22an amaituko da.
Musiketxea, Euskal Herriko Musika Etxe Sarea (EHME) 2011 urtean jaio zan 4 eragile kulturalen bat egitearen ondorioz: Jimmy Jazz Gasteiz, Bermeoko Kafe Antzokia, Biarritzeko Atabal eta Bilboko Emankor Elkartea. Sareak 3 helburu nagusi ditu: Zuzeneko musikako aretoetan proiektu soziokulturalak sustatu eta garatzea; Euskal Herriko musikari barrien harrobi sendo bat eratzea; eta artista horreen egitasmoak zabaldu eta ikusgai egitea.
Aurten Musiketxeak 4 talde hautatuko ditu 4 kontzertu emoteko sarearen 4 aretoetan, danetara, 16 kontzertu 4 hilebetetan.
Hautatutako 4 talde horreetatik bati aholkularitza profesionala egingo jako, EP baten grabazinoa eta kopiak, erresidentzia txiki bat, zuzeneko baten grabazinoa eta 5 kontzertuetako birea EParen aurkezpenagaz gure mugetatik kanpo. 2013ko deialdian izena emoteko epea garagarrilaren 22an amaituko da.
EHME Europa mailan bultzaturiko proiektu soziomusikal garrantzitsua da, kulturea kudeatzeko eredu barri bat sustatzen dau, eta lau ardatzetan oinarritzen da: Prestakuntzea, sormena, erakusketea eta zabalkundea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!