Cristina Lucasek 'On air' erakusketea aurkeztu dau Bilboko Rekalde aretoan
2013-07-12 11:49 KultureaCristina Lucasek hegaz egiteko aspaldiko amesa hartu dau abiapuntu Rekalde aretoan zabaldu barri dauen On air erakusketea atontzeko. Menpekotasun eta podere tresnei buruz egin dauen gogoetearen emoitzea urriaren 13ra arte egongo da ikusgai Bilbon.
Cristina Lucasek hegaz egiteko aspaldiko amesa hartu dau abiapuntu Rekalde aretoan zabaldu barri dauen On air erakusketea atontzeko. Menpekotasun eta podere tresnei buruz egin dauen gogoetearen emoitzea urriaren 13ra arte egongo da ikusgai Bilbon.
Egileak bere lanak dituan abiaburuak azaltzen ditu: Hegaz egin, goitik munduari begira ipini, eta ikusi gaur egun, teknologia barrien bidez, bonbak boita geinkezala hemendik oso urrunera, bonba horreen helburuagaz ezelango lotura emozionalik euki barik.
From the Sky Down erakusketearen atal nagusian, bideo-instalazinoak biztanle zibilen kontrako bonbardaketen historia jaso dau Lucasek. Ikerketa-lan sakona egin ostean, artisteak kartografia kritikoa aurkeztu dau, giza suntsipenaren historia eta horrek munduan eragiten dituan benetako orbanei eta zauriei buruz. Gernikako herria omendu eta Picassoren margolanari gorazarre egin gura deutso artisteak lan honegaz. Gizateriaren historian izan diran 'gernika' guztiak bere baitan batzen dituan Gernika da, adierazo dau.
Erakusketea prestetako behar izan dituan datuak batzeko EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Komunikazioa eta publizitatea: konbentzitzeko estrategiak ikasgaiko ikasleen laguntasuna izan dau, Ikus-entzunezko Komunikazinoko irakasle doktore Miren Gabantxoren ardurapean. Barrikuntza pedagogikoa landu dabe eskoletan, eta diskurtso artistikoetan konbenziduteko erabilten diran teknikei buruz gogoetea egin dabe.
Cristina Lucas Madril eta Amsterdam artean bizi da gaur egun. Arte Ederrak ikasi zituan Madrilgo Unibersidade Konplutentsean. Amsterdameko Rijksakademieko artista egoiliarra izan zan. Hasieran, ekintzak eta happeninga landu zituan gehienbat. Halanda be, argazkigintza, bideoa, marrazkia eta instalazinoa erabilten hasi zan ostean. 2008. urtean, Sao Pauloko Biurteakoan eta Liverpooleko 10. Biurtekoan hartu eban parte. Bilboko Guggenheim museoan ikusgai dagoen Barroko neurribakoa erakusketan parte hartu dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!