Bilbao BBK Livek 105.000 lagun batu zituan astegoienean Kobetamendin
2013-07-15 15:47 MusikeaIa 105.000 lagun batu ziran astegoienean Bilbao BBK Live jaialdian, 104.405, hain zuzen be. Antolatzaileek balorazino oso positiboa egin dabe, eta bederatzigarren edizinoaren datearen barri be emon dabe, 2014ko garagarrilaren 10etik 12ra bitartean.
Ia 105.000 lagun batu ziran astegoienean Bilbao BBK Live jaialdian, 104.405, hain zuzen be. Antolatzaileek balorazino oso positiboa egin dabe, eta bederatzigarren edizinoaren datearen barri be emon dabe, 2014ko garagarrilaren 10etik 12ra bitartean.
Zapatuan batu zan jenterik gehien Kobetamendin, 37.139 lagun. Jaialdiko hirugarren egun horretan Green Day, Vampire Weekend, Fermin Muguruza Kontrakantxa eta We Are Standard taldeek jo eben. Barikuan, hilak 11, 32.344 musikazale egon ziran Kings of Leon, Pil, The Vaccines, Herri Oihua eta beste hainbat entzuteko asmoz. Lehenengo egunean, barikuan, 34.922 lagun igon ziran Kobetamendira, aurtengo edizinoa estreinau eben Depeche Mode, Editors eta Charles Bradley ikustera, besteak beste.
Danetara, 105.000 persona inguru izan dira Bilbao BBK Liven, jaialdiak iaz lortu eban errekorretik, 110.00, oso hur, adierazo dabe antolatzaileek.
Live! izeneko eszenatokian Hacktivist taldearen emonaldia bertan behera geratu zan, arazo logistikoak zirala-eta ezin izan eben sasoiz ailegau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!