Ruaille-Buaille taldeak irabazi dau Ortigueirako Jaialdiko lehiaketea
2013-07-15 11:20 MusikeaEpaimahaiaren eretxiz, ondokoak izan dira Barakaldoko Ruaille-Buaille taldea irabazle aukeratzeko arrazoiak: musika-kalidadea, teknikea, Europa Atlantikoko musikak bateratzeko gaitasuna eta bertaratutako entzuleak piztu eta altzarazoteko ahalmena.
Euskal Herriko Ruaille-Buaille taldeak irabazi dau Ortigueirako Folk Jaialdiko Runas 2013 lehiaketea. Presentzia eszeniko indartsua dauen talde honen proposamen alaia aukeratu dau epaimahaiak.
Epaimahaiko kideak ziran Jaialdiko koordinatzaile Alberto Balboa, musika-produktore bat, Ortigueirako Gaita Eskolako ordezkari bat, eta entzuleen arteko bi persona, ausaz hautatuak biak. Hona hemen, epaimahaiaren eretxiz, Barakaldoko Ruaille-Buaille taldea irabazle aukeratzeko arrazoiak: erakutsitako musika-kalidadea, teknikea, Europa Atlantikoko musikak bateratzeko gaitasuna eta bertaratutako entzuleak piztu eta altzarazoteko ahalmena.
Runas lehiaketea 2000. urtean sortu zan, eta ordutik haren helburue nagusia oraindino ezagunak izateko bidean diran estaduko nahiz atzerriko folk taldeak ezagutarazotea izan da.
Irabazlearentzako saria hurrengo urteko jaialdian parte hartzea da, kontzertu nagusien kartelaren barruan, ordainean 2.500 euro jasoz.
Taldeak datorren eguenean, hilaren 18an, joko dau, hilak 18, Barakaldoko Herriko Plazan, 22:30ean, karmenetako jai-egitarauaren barruan, eta bertaratzen diranei lortu daben garaipenaren poza sentiarazoko deutsee.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!