'Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak)' liburua sarean

Bizkaie! 2013-07-15 18:00

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak — VII (Perpaus jokatugabeak) liburua sarean jarri dau Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean konsultau daiteke, hemen.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak) liburua sarean jarri dau Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean konsultau daiteke, hemen. Liburuki hori Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak egin dauen lanaren emoitzea da eta amaierea emoten deutso Euskal Gramatika. Lehen Urratsak izeneko bildumeari.

Bilduma horretako lehenengo bi liburukietan izen-sintagma (EGLU I, 1985) eta aditz-sintagma (EGLU II, 1987) aztertu zituan Gramatika batzordeak. EGLU III-an (1990) diskurso edo testu mailako loturak izan zituan aztergai. EGLU IV-an (1994), juntagailuak. Azkeneko bi liburukietan, barriz, (EGLU V, 1999 eta EGLU VI, 2005) mendeko perpaus jokatuak aztertu ditue. Oraingo liburukian, EGLU VII honetan, perpaus jokatugabeak aztertzen dira, hau da, aditza bai, baina aditz jokorik ez daben perpausak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu