Erabagi dira Bilboko Udalak antolatutako 2013ko XXV. Bilbainada Lehiaketearen irabazleak
2013-07-16 11:49 Musikea2013ko XXV. Bilbainada Lehiaketako epaimahaiak, Txaro San Juanen eta Fernando Ibarraren Patrimonio botxero lanari emon deutso gaztelaniazko bilbainada onenaren saria. Euskeraz idatzitako bilbainadarik onenari emoten jakon saria, barriz, José María Larrazabalek idatzitako Bilbo sorleku berezia lanak jaso dau.
2013ko XXV. Bilbainada Lehiaketako epaimahaiak, Txaro San Juanen eta Fernando Ibarraren Patrimonio botxero lanari emon deutso 900 euro eta garaikurra jasoko dituan gaztelaniazko bilbainada onenaren saria. Euskeraz idatzitako bilbainadarik onenari emoten jakon saria, hori be 900 euro eta garaikurra jasoko dituana, José María Larrazabalek idatzitako Bilbo sorleku berezia lanak jaso dau.
415 euroko saria jasoko daben zortzi akzesitak honako honeek izango dira:
• Agustín Ferreroren eta José Antonio Vizcayaren Buscando a mi bilbainita.
• Carlos Terrón Sotoren Del botxo y marchoso.
• Karmelo Sarrionaindiaren eta Xabier Zamudioren Bilbao la nuit.
• Maite Garmendiaren 25 años cantando.
• Zaira Roblesen eta Hugo Roblesen Ay! que honor, soy de Bilbao.
• Aurelio Marroquínen Quiero vivir en Bilbao.
• Odette Bilbao Villelgaren eta Jesús María Bilbao Estefaníaren Habanera del alma.
• Verónica Domínguez Centenoren Habanera botxera.
Ohorezko sariak, euren ibilbideari eta Bilbainadei emondako laguntzinoari eta bultzadeari esker: Los Txikis eta Ramon Astika.
Sari banaketa ekitaldia Aste Nagusiko barikuan (abuztuaren 23an) egingo da Doña Casilda Parkeko Pergolan, eguerdiko 12:00etan, egun horretako bilbainada kontzertuaren aurretik. Sariak Bilboko Alkateak, Iñaki Azkunak, eta Udaleko beste kide batzuek banatuko ditue.
2013ko epaimahaia
- Ohorezko presidentea: Diego López de Haro jauna.
- Epaimahaiko kideak: Ibone Bengoetxea, Kultura eta Hezkuntza Zinegotzia; Enrique Campos, Grupo Nervioneko Zuzendaria (TeleBilbao eta Radio Nervión) ; Iñaki Uranga, abeslaria; Txomin Mugika, Bilbaomusikako Gerentea; Jon Allende abeslaria eta Amagoia Loroño akordeoi jotzailea.
25 urte bilbainadak bultzatzen
Honezkero ohikoa bilakatu dan lehiaketeak 25 urte bete ditu, eta ospatzeko, Bilboko Udaleko Jaietako Sailaren eta Bilbao Musikaren laguntzinoari esker, datorren Aste Nagusian gaueko Bilbainada kontzertu berezia eskainiko da Abandoibarran, Udal Bandearen eta konbidautako beste talde batzuen presentziagaz, eta Pergolako eguneroko goizeko emonaldietan, lehiaketearen historian sariak irabazi dituen bilbainadetako batzuk abestuko ditue, saritutako lan horreek gogoratzeko.
Ohikoa danez, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak musikari profesionalek grabautako disko bat argitaratuko dau XXV. edizio hau irabazi daben abestiakaz. Sariak Aste Nagusian jakinarazoko dira, eta diskoa, urte amaieran Arriaga Antzokian egingo dan galan aurkeztuko da. Azken edizinoan, gaztelaniazko lan irabazlea, Matías Berrocal Moreren, Bilbao está precioso izan zen, eta euskerazkoa Jose Maria Larrazabalen Bilboko jaiak.
Bilbainada lehiaketea, gure uriaren egunerokotasuna erakusten daben abesti bilduma bilakatu da urteen porasuz. Konposizino horreek Bilboren historia kontetan dabe, arkitektura lanetan, garraiobideetan, erakundeetan edo pertsonaia enblematikoetan oinarrituta. Lehiaketeak arrakasta handia dauka herritarren artean, eta, normalean, 20 eta 30 abesti artean aurkezten dira.
Kultura eta Hezkuntza Sailak bultzatutako ekimenaren helburua, Bilboko betiko abestiaren musika sorkuntzea bultzatzea eta jairako espirituari eta tradizinoari eustea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!