38 taldek joko dabe Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan

Bizkaie! 2013-07-15 14:59   Musikea

Bilborock aretoan izango da aurten be Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketea, eta musikearen arloko espezialistek osotutako epaimahaiak daborduko aukeratu ditu zuzenean joko daben 38 taldeak. Zuzeneko emonaldiak uda ostean hasiko dira.

Bilborock aretoan izango da aurten be Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketea, eta musikearen arloko espezialistek osotutako epaimahaiak daborduko aukeratu ditu zuzenean joko daben 38 taldeak. Zuzeneko emonaldiak uda ostean hasiko dira. Bilboko Udalaren Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak antolatzen dau sariketea.

Lehiaketeak 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osotutako musika taldeei zuzenduta dago, euren lanak bultzatzea eta zabaltzea da antolatzaileen asmoa. Hiru atal dagoz: Pop Rocka, Beste joera batzuk eta Metala. Aurten 24 talde izango dira Pop Rock modalidadean, beste hamar, Metalean, eta lau, Beste joera batzuetan. Makina bat lekutako taldeek parte hartuko dabe, Euskal Herritik jakina, eta kanpotik bere bai, Suedia, Erresuma Batua, Espainia, Belgika eta abar.

Antolatzaileek jakinarazo dabenez, sailkapen fasean epaimahai espezializauak epaimahai gazte baten laguntzinoa izango dau. Aukeratutako taldeek modalidade bakotxeko finaletan parte hartuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu