'Da-reun na-ra-e-suh' ('In Another Country')

Karolina Almagia 2013-06-06 15:42   Zinema kritikak

'Da-reun na-ra-e-suh' ('In Another Country') film bitxia da, ez da ohikoa. Esperimentuak gogoko izan ezkero, gustauko jatzu pelikula hau. Barriz, istorio entretenigarri baten bila joten danak denporea galdu dauala pentsauko dau. Ikusle arruntak grazia bako adarjotea dala eretxiko deutso

'Da-reun na-ra-e-suh' ('In Another Country') film bitxia da, ez da ohikoa. Esperimentuak gogoko izan ezkero, gustauko jatzu pelikula hau. Barriz, istorio entretenigarri baten bila joten danak denporea galdu dauala pentsauko dau. Ezin daiteke Hong Sang-sooren filmaren argumentua laburtu, argumenturik ez daukalako. Berez, hiru istoriok osotzen dabe pelikulea; kontakizun desbardin eta independenteak dira, baina euren artean nahiko antzekoak. Eszenatoki eta aktore berberak agiri dira hiruretan. Isabelle Hupper da protagonistea. Batzuetan, personaiak eta alkarrizketak eurak be errepikatu egiten dira.

Kostalko herri turistiko batean jazoten da ez-istorio hau. Emakume atzerritar bat dago han, opor egun batzuk pasetan. Bere inguruan, hiru-lau personaia dagoz, danak ekialdekoak. Maitasuna, jeloskortasuna dagoz, baina ez da ezer jazoten. dago, beste batzuetan zeloak.... baina ezer gertatzera heldu arte.

Zuzendariak oso ondo pasau dau egoera beraren aldaerak asmatzen, hori begitantzen jaku, sikeran. Kritikari gehienen eretxiz, Hong Sang-sooren jolasa sekulakoa da, oso ona. Bitxia, dibertigarria, naifa eta soila dala esan dabe. Ikusle arruntak, ostera, grazia bako adarjotea dala eretxiko deutso.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu