Mari Carmen Gallastegi eta Francisco Etxeberria, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa sariak

Bizkaie! 2013-06-07 11:00   sariak-autortzak

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanidade, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia sarien barria emon dabe, 18. edizino honetako saridunak Mari Carmen Gallastegi ekonomistea eta Francisco Etxeberria auzi medikua dira. Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako eta epaimahaiko presidenteak jakinarazo zituan atzo irabazleen izenak, Donostian.

Euskal Herriko zazpi unibersidadeetako ordezkariek osotu dabe epaimahaia, EHUko, Deustuko Unibersidadeko, Mondragon Unibersidadeko, Nafarroako Unibersidadeko, UNEDeko, Paueko Unibersidadea eta Aturriko unibersidadekoek, hain zuzen be. Horrezaz gan, epaimahaiko izan dira Eusko Ikaskuntza eta Laboral Kutxako ordezkariak.

EHUn egindako lanagaitik saritu dabe batez be Gallastegi, irakaskuntzan eta ikerketan egindako beharragaitik. Euskal erakundeekaz erakutsitako konpromisoa be kontuan hartu dau epaimahaiak. Mari Carmen Gallastegi Zulaika Bergaran jaio zan, 1945ean. Teoria Ekonomikoko katedraduna da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburua izan zan 1991n. 2005ean, Espainiako Ekonomia eta Ingurumen saria jaso eban.

Etxeberriak irakaskuntzan eta ikerketan egindako ibilbidea izan dau kontuan epaimahaiak. 1936ko gerrako hobi kolektiboetan eta desagertutako personen egindako beharra nabarmendu dabe. Francisco Etxeberria Gabilondo Beasainen jaio zan, 1957an. Lege eta Auzi Medikuntzako eta Kriminologiaren Euskal Institutuko Lege Medikuntzako irakaslea da. Ume lapurtuen gaia aztertu dau, Lasa eta Zabalaren kasua, Igor Porturena. Txilen be izan da, diktadura sasoian desagertutako personen ganeko azterketak egiten.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu