Euskaltzaindiak Europako Uritar Saria jaso dau

Bizkaie! 2013-06-06 18:32   sariak-autortzak

Euskaltzaindiak 2013ko Europako Uritar Saria jaso dau, Europako Parlamentuak jakinarazo dauenez. Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariak aurkeztu eban Akademiaren hautagaitzea.

Euskaltzaindiak 2013ko Europako Uritar Saria jaso dau, Europako Parlamentuak jakinarazo dauenez. Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariak aurkeztu eban Akademiaren hautagaitzea.

Europa osoko 21 herritako 43 hautagai saritu ditue aurten, eta horreen artean dago Euskaltzaindia. Hipotekak Kaltetutakoen Espainiako Plataformea be saritu dabe. Saria urrian emongo deutsie Akademiari, hilaren 16an eta 17an, Bruselan, Europako Parlamentuaren egoitzan egingo dan ekitaldian.

2008an sortu zan Europako Uritar Saria. Horren helburua, Europako baloreak, uritar guztien gizarteratzea edota Europar Batasunean dagozan estaduen arteko alkarlana sustatzen daben personak edo erakundeak saritzea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu