Mendi Film Festivalen saritutako bi filmek beste garaikur bana irabazi dabe Poloniako Soptkania mendi zinemaldian

Bizkaie! 2013-09-13 11:06   Barriak

Poloniako zinemaldian, barriz, gizakia muturreko baldintzetan islatzen dauen film onenaren saria irabazi dau Vladimir Cellierren Silbergeier film labur frantziarrak; Anne eta Eric Lapied frantziarren Himalaya Le Village Suspendu iraupen ertaineko filmak, barriz, mendiko herrien alderdi gizatiarra, kulturala eta arte arlokoak hobeto azaltzen dituan lanaren garaikurra eskuratu dau.

Mendiari, abentureari eta muturreko kirolei buruzko nazinoarteko Mendi Film Festival jaialdian garaikurrak irabazi zituen bi film, Silbergeier eta Himalaya Le Village Suspendu, sarituak izan dira barriro Poloniako Spotkania Filmem Górskim jaialdian. Irailaren 4tik 8ra Zakopane urian izan da Europako mendiko zinemaldi entzutetsu hori. Bilbon, Epaimahaiaren sari berezia eskuratu eban Silbergeier lanak eta Mendiko kultureari buruzkoa Himalaya Le Village Suspendu ikus-entzunezkoak.

Poloniako zinemaldian, barriz, gizakia muturreko baldintzetan islatzen dauen film onenaren saria irabazi dau Vladimir Cellierren Silbergeier film labur frantziarrak; Anne eta Eric Lapied frantziarren Le Village Suspendu iraupen ertaineko filmak, barriz, mendiko herrien alderdi gizatiarra, kulturala eta arte arlokoak hobeto azaltzen dituan lanaren garaikurra eskuratu dau. Mendi Film Festival legez International Alliance for Mountain Film sarea eratzen daben jaialdi nagusietakoa da Poloniako Spotkania.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu