BilboArgazki erakusketa eta berbaldi egitaraua urrian abiatuko da
2013-09-13 15:04 KultureaEuskal Herriko Argazkilari Taldeen Alkarteak BilboArgazki ekimenaren zazpigarren edizinoa aurkeztu dau. Erakusketak, berbaldiak eta tailerrak eskainiko ditue aurten. Inaugurazinoa urriaren 17an izango da, Los Mundos espazioan.
Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Alkarteak BilboArgazki ekimenaren zazpigarren edizinoa aurkeztu dau. Erakusketak, berbaldiak eta tailerrak eskainiko ditue aurten. Inaugurazinoa urriaren 17an izango da, Los Mundos espazioan.
Bilboko udaletxean egin dabe aurkezpena, bertan izan dira, besteak beste, Justo Ezenarro Udaleko Kultur Programazinoko zuzendariordea, Juan Armentia Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Alkarteko presidentea eta Gorka Martínez BBK Fundazinoko arduraduna.
Argazkigintzearen nazinoarteko uriburu izango da Bilbo urrian, ekimenaren antolatzaileek nabarmendu dabenez. Estilo askotako argazkilarien lanak ikusteko aukerea izango da, eta egile batzuk ezagutzeko aukerea bere bai, tailer eta berbaldietan parte hartuko dabe-eta Frederic Garridok, Teresa Ormazabalek eta Pedro Kareagak.
Zortzi erakusketa atondu ditue: Robert Muñoz Awa, Megalítico: enigmas del silencio (una experiencia en tres dimensiones); Teresa Ormazabal, Experimentación; Miriam Prado, A vida no palacio; Zhou Zhangyan, Cures; Frederic Garrido, Nindas; Iñaki Marquina, Ilusiones entrópicas; Emilio Muñoz, Neurons; eta, Argizaiola saria 2013-ko lanen aukeraketea. Danetan, argazkigintza digitalaren azken teknikek, irudien transferentziak eta 3D lanek protagonismo handia daukie.
Erakusketen ganeko argibide gehiago, hemen.
Berbaldi eta tailerrak
Teresa Ormazabalek eta Pedro Kareagak lehenengoaren erakusketearen aurkezpena egingo dabe, berbaldi horretako ardatza irudi digitalen transferentzia izango da. Urriaren 18an izango da, EHU-ren, Zazpi Kaleetako erakusketa aretoan.
Frederic Garridok eta Iñaki Marquinak hitzaldi bi emongo ditue, euron erakusketen inaugurazinoetan, Burtsa Udaltegian lehenengoak, urriaren 4an, eta FNAC-eko erakusketa aretoan, urriaren 28an, bigarrenak. Argizaiola 2013 Sariari buruzko erakusketearen barruan berbaldi-barriketaldia prestau dabe lehiaketearen irabazleekaz. Batzar Nagusietako erakusketa aretoan egingo dabe, urriaren 8an.
Tailerrei jagokienez, Frederic Garridok eta Teresa Ormazabalek ikastaro bana emongo dabe. 8 urtetik 13 urtera bitarteko umeentzako be tailera prestau dabe, argazkigintzan lehenengo pausuak emoteko. Izen-emoteak 25 euro balio dau, eta uretan erabili daitekeen 5 MB-ko argazki makinea opari. Tailerren ganeko informazino gehiago, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!