Irailaren 29an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia
2013-09-17 15:43 BertsolaritzeaEuskal Herri osoko 43 bertsolarik ekingo deutse Bertsolari Txapelketa Nagusiari Amasa-Villabonan, irailaren 29an. Aurreko txapelketako finalistak eta herrialdeko bakotxeko txapelketetan sailkatuak izango dira lehian, Andoni Egaña izan ezik, 2009ko finalean izan arren uko egin deutso-eta parte hartzeari. Abenduaren 15ean jokatuko da finala, Barakaldoko BECen.
Euskal Herri osoko 43 bertsolarik abiatuko dabe Bertsolari Txapelketa Nagusia Amasa-Villabonan, irailaren 29an. Aurreko txapelketako finalistak eta herrialdeko bakotxeko txapelketetan sailkatuak izango dira lehian, Andoni Egaña izan ezik, 2009ko finalean izan arren uko egin deutso-eta parte hartzeari. Abenduaren 15ean jokatuko da finala, Barakaldoko BECen.
Bilbon izan da aurkezpena, Euskaltzaindiko egoitzan. Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko presidentea eta Jokin Castaños Bertsolari Txapelketa Nagusiko arduraduna izan dira, eta eurekaz batera, herrialde bakotxeko buruak, Ipar Euskal Herriko Joana Itzaina, Arabako Ekaitz Elorriaga, Bizkaiko Asier Ibaibarriaga, Gipuzkoako Saroi Jauregi eta Nafarroako Alaitz Rekondo.
Aurreko txapelketan lez, sei kanporaketa egingo dira, eta zazpi finalaurreko. Gune bertsozaleak eta bertsozaletasuna bizten dabilzan lekuak aukeratu ditue, Jokin Castañosek azaldu dauenez. Gai-jartzaile taldea 14 lagunek osotzen dabe, eta epaile lanetan 16 izango dira.
Hamaika bizkaitar igongo dira oholtzara, Arkaitz Estiballes, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza, Iratxe Ibarra, Jone Uria, Miren Amuriza, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga. Beñat Ugartetxea mallabiarrak lehenengoz hartuko dau parte. Arabatik bertsolari bi izango dira; Gipuzkoatik, 21; Nafarroatik, 4; eta 5, Lapurditik.
Belaunaldi gazteak dira nagusi 2013ko Txapelketa nagusian, bertsolaririk zaharrena Jon Maia gipuzkoarra da, 41 urtegaz; eta gazteena, ostera, Maddi Sarasua, 18 urtekoa. Oraingoan be gizonak nagusi, 30 danetara.
2009ko finalista Andoni Egaña ez da txapelketan izango. Aulkia ipinteko konpromisoa hartu eban orduan, eta hemen gagoz zain, esan dau barrez Iñaki Muruak. Krisia, barriz, ezin umorez hartu. Urte askoan txapelketako babesle izandako Kutxak ez dau laguntasunik emongo oraingoan. Gure oin sendoenetakoa zan. Beste lagun batzuk bilatu behar izan doguz, ez da erraza izan, baina pozik gagoz lortu dogunagaz, ganeratu dau.
Giro horregaz bat eginik, soiltasuna da nagusi txapelketako irudian be. Bertsolarien lana da protagonistea, erdigunea hori izango da, adorno barik, Castañosen esanetan. Bizkaiko Foru Aldundiak babestuko dau BECeko finala.
Txapelketea Internetez segiduteko aukerea izango da, bai www.bertsozale.com gunean bai www.bertsoa.com-en. Lehenengoan, parte-hartzaileen ganeko datuak, sailkapenak eta saioen laburpenak ipiniko ditue; bigarrenean, zuzeneko emonaldiak, alkarrizketak eta eretxi artikuluak egongo dira. Horrezaz gan, ETB-ko Hizetik hortzera saioak txapelketeari buruzko monografikoak eskainiko ditu, domeka eta astelehenetan.
Saioetarako sarrerak aurrez Internet bidez bakar-bakarrik erosi ahal izango dira, www.bertsosarrerak.com gunean. Daborduko, salgai dagoz kanporaketetako eta finaleko sarrerak; finalaurrekoetakoak, urriaren 14an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!