Maider Lopezen 'Making ways' lana ikusgai, Istanbulgo Biurtekoan
2013-09-12 15:32 KultureaArtista donostiarrak Making ways (2013) egitasmoa eta Ataskoa lana aurkeztuko ditu egunotan Istanbulgo 13. Biurtekoan. Irailaren 14tik 20ra bitartean egingo da biurtekoa, eta arlo publikoa foro politiko zelan bihurtzen dan aztertuko dau.
Maider Lopez artista donostiarrak Making ways egitasmoa eta Ataskoa lana aurkeztuko ditu egunotan Istanbulgo 13. Biurtekoan. Irailaren 14tik 20ra bitartean egingo da biurtekoa, eta arlo publikoa foro politiko zelan bihurtzen dan aztertuko dau.
Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoagaz parte hartuko dau Maider Lopezek erakusketan. Making Ways biurtekorako berenberegi sortua da.
Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz Bienalerako propio sortu dauen Making ways (2013) egitasmoa aurkeztuko dau, Ataskoa (2005) lanagaz batera. Uriaren diseinuak gure mobimentuetan daukan eragina eta jenteak arlo publikoa sortzeko uria zelan erabilten dauen aztertu dau Lopezek. Horretarako, urtarriletik irailera bitartean, Istanbuleko leku zehatz batean egon zan, Karaköy-n, oinezkoek hartzen dituen norabideak grabetan. Karaköy igarotze-gunea bat da, milaka lagun ibilten dira hara eta hona egunero.
Lopezek jentearen joan-etorria grabau dau, mobimentu, ibilbide eta portaerak aztertuz. Lan horren guztiaren emoitzea dira ikus-entzuneko bik osotutako instalazino bat eta Karaköy inguruko oinezkoentzat erabilera eta portaera gidaliburua.
Proiektu horrezaz aparte, artista donostiarrak 2005ko irailean Intzan (Nafarroa) egindako Ataskoa egitasmoa aurkeztuko dau. Egitasmoaren oinarria jai giroko deialdi publiko bat izan zan, trafiko arazorik izaten ez dauen leku batean atasko bat sortzeko asmoz. Ibilgailuek Aralarrera doan kaminoa lau orduz blokeau eben. Testuingurutik kanpo kokatutako eguneroko egoera bat erakusten dau lanak, autoaren erabilereari buruzko irakurketa barri bat.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!