UPV/EHUk diseinautako Sexumuxu proiektuak Sexu Osasunerako Mundu Alkartearen saria jasoko dau zapatuan Brasilen

Bizkaie! 2013-09-17 13:47

Proiektuaren zuzendari Javier Gómez Zapiainek azaldu dauenez, sari hau garrantzitsua da sexu hezkuntzeari beste ikuspegi bat emoteak nazinoarteko aintzatespena jaso dauelako; ikuspegi horrek bizitzarako gaitasunak eta personen arteko hartu-emonetan balio etikoak hartzen ditu oinarritzat, eta, betibe, informazino eta komunikazino teknologia barrietan oinarritu da.

Irailaren 21ean, Porto Alegren (Brasil), Sexu Osasunerako Mundu Alkarteak (World Association for Sexual Health-WAS) Sexumuxu izeneko Hezkuntza Afektibo Sexualaren Uhin Programea sarituko dau, gobernu programen kategorian, egitasmoaren bikaintasunagaitik eta barrikuntzeagaitik; ekimena UPV/EHUk diseinau eta Eusko Jaurlaritzeak sustatu dau. Javier Gómez Zapiainek jasoko dau garaikurra, proiektuaren zuzendaria eta UPV/EHUko Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamendua Saileko irakasleak. Sari hau bi urterik behin banatzen da, Sexologiaren Munduko Biltzarraren testuinguruan; aurten, biltzarra Porto Alegren izango da (Brasil), irailaren 21etik 24ra, Sexual issues straight from the heart lelopean.

Proiektuaren zuzendari Javier Gómez Zapiainek azaldu dauenez, sari hau garrantzitsua da sexu hezkuntzeari beste ikuspegi bat emoteak nazinoarteko aintzatespena jaso dauelako; ikuspegi horrek bizitzarako gaitasunak eta personen arteko hartu-emonetan balio etikoak hartzen ditu oinarritzat, eta, betibe, informazino eta komunikazino teknologia barrietan oinarritu da.


Sexumuxu proiektua

Gaur egungo Sexu eta Ugalketa Osasunaren Legeak nahibako haurdunaldiak prebeniduteko eta sexu osasuna sustatzeko jarduerak garatu deiezan eskatzen deutsez botere publikoei. Joan dan legegintzaldian, Eusko Legebiltzarrak eskaerea egin eutson Eusko Jaurlaritzeari aitatutako legean jasotako jarraibideak garatzeko. Lehiaketa publikoa egin ondoren, Osasun Sailak Euskal Herriko Unibersidadeari agindu eutson ha prestatzea. Sexu hezkuntzako Sexumuxu programea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako proiektu bat da, gaitasunetan oinarritutakoa eta sexu hezkuntza ikastetxean txertatzeko helburua dauena; teknologia barrietan oinarritutako proposamen alkarreragilea jasoten dau, eta DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleei zuzenduta dago. Ikasle eta irakasleentzako proiektua da. Dagoeneko euskal ikastetxe guztiek programea eskura dabe, eta, horrezaz gan, laster DVD formatuan be banatuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu