'Kirolean ere euskaraz' kanpaineari esker Sopelako udal kiroldegiko areto-jardueren % 50 euskeraz eskainiko dira

Bizkaie! 2013-09-16 18:45   Euskerea berbagai

Kirolean ere euskaraz kanpainearen nondik norakoak azaltzeko prentsaurrekoa eskaini dau gaur Sopelako Udalak. Bertan izan dira Betitxe Saitua (Sopelako Udaleko Euskera Zinegotzia), Koikili Lertxundi (Itzarri Consulting), Mikel Begoña (Aitxu! Euskara Taldea) eta Unai Espina (Serviocio, udal kiroldegia kudeatzen dauen enpresea).

Kirolean ere euskaraz kanpainearen nondik norakoak azaltzeko prentsaurrekoa eskaini dau gaur Sopelako Udalak. Bertan izan dira Betitxe Saitua (Sopelako Udaleko Euskera Zinegotzia), Koikili Lertxundi (Itzarri Consulting), Mikel Begoña (Aitxu! Euskara Taldea) eta Unai Espina (Serviocio, udal kiroldegia kudeatzen dauen enpresea).

Betitxe Saitua euskera zinegotziak azpimarratu dauenez, prentsaurrekoaren helburua aitatu kanpainearen azken pausuak ezagutzera emotea izan da. Kirolean ere euskaraz kanpainea Udalak eta gorago aitatutako eragileek antolatu dabe, alkarlanean.

Sopelako Udalak euskerearen erabilerea normalizetako apustu sendoa egin dau, eta kirol esparruan orain arte errealidade izan diran ahulguneak gainditzkeo asmoz, kirolean euskeraz leloagaz bat egingo daben hainbat ekimen sustatuko ditu. Alde batetik, udalerriko futbol taldeetako entrenamenduetan euskerearen erabilerea bultzatzea izango da helburuetako bat. Horretarako, Sopelako Udalak eta Koikili Lertxundi futbolaria eta Itzarri Consulting taldeko kideak alkarregaz abiarazoko dabe proiektua. Aitatu enpreseak hiru urte daroaz euskerearen erabilerea kirolean bultzatzen.

Erronkea potoloa izango da: Ugeraga, Ander Deuna Ikastola eta Zipiriñe eskolako entrenamenduak euskeraz egitea, entrenamenduen kalidadea be bultzatzen dan bitartean. Futbol taldeen kategoriak honakoak izango dira: benjaminak, alebinak eta umeena.

Lertxundik saio teoriko eta praktikoak eskainiko deutsez entrenatzaile eta futbolariei: lehenengo eta behin saio praktiko eta teorikoak egingo dira entrenatzaileakaz (16 entrenatzaile guztira, 11 talde desbardinetakoak). 25 orduko saioak izango dira, eta irailean zehar eskainiko dira. Bertan, kirol arloko terminologia zehatza ikasi ahal izango dabe, entrenamenduak aurrera eroateko tresna desbardinak e.a.

Proiektu honen bidez, entrenatzaileek euren entrenamenduen kalidadea hobetzeko aukerea izango dabe, eta kirolariek kirol arloko euskerazko berbak ikasiko ditue.


Kiroldegian be, euskeraz

Euskerearen erabilerea kiroldegian be bultzatuko da: lehen aldiz, udal kiroldegiak hainbat areto-jarduera euskeraz eskainiko ditu (orain arte umeentzako jarduera batzuk baino ez ditu euskeraz eskaini).

Martian, Aitxu! Euskara Taldeak Sopelako kiroldegian be kanpainea abiatu eban, Udalaren eta Serviocio enpresearen lankidetzeagaz. Apirilean kiroldegiko erabiltzaileen artean inkestea banatu zan, jarduerak euskeraz jasoteko aukeraz galdetuz, eta emoitzea oso argigarria izan zan: % 80k eskolak euskeraz jasoteko nahia agertu eben.

Inkestako emoitzak kontuan hartuz, Serviocio enpreseak honako erabagiak hartuko ditu: langileei erraztasunak emotea euren euskalduntzerako, adin-txikikoentzako ikastaro guztiak euskeraz eskaintzea, eta areto-jardueren % 50 euskeraz eskaintzea (ikasturte amaieran % 70era heldu daiteke).

Sopelako Udalak kanpaina honetan parte hartu eta lagundu daben eragile guztiak eskertu ditu, oso modu berezian Aitxu Euskara Taldeak eta Serviociok egin daben esfortzua eta lana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu