Plentziako Esaera Zaharren Txapelketan izena emoteko epea irailaren 23an amaituko da

Bizkaie! 2013-09-16 13:55   Bertsolaritzea

Martxan dago Plentziako Esaera Zaharren Txapelketearen laugarren edizinoa, Zakua zabalik, eskuak ugari lemapean. Daborduko zabalik dago izena emoteko epea, irailaren 23ra arte, hain zuzen be. Txapelketea bera hilaren 28an egingo dabe.

Martxan dago Plentziako Esaera Zaharren Txapelketearen laugarren edizinoa, Zakua zabalik, eskuak ugari lemapean. Daborduko zabalik dago izena emoteko epea, irailaren 23ra arte, hain zuzen be. Txapelketea bera hilaren 28an egingo dabe.

Txapelketea taldeka jokatzen da, gehienez be hiru kideko taldeak izango dira. Taldekide bakotxak 5 euro ordaindu behar ditu, eta beste 15 euro bazkarirako. Saio bi egingo dira: eguerdian, kanporaketak, eta finala, arrastian. Bazkalosteko finalean ibiliko Arkaitz Estiballes eta Onintza Enbeita bertsolariak izango dira.

Txapelketan bertsoei jagokiezan esaerak zerrenda ofizialean agertzen dan modu berean esan beharko dira ontzat emoteko. Txapelketa egunean ezin izango da zerrenda eskuan izan. Esaerea asmetako bertso bat kantauko jako jagokon taldeari, bertsoan esaerea asmetako hainbat zantzu agertuko dira. Bertsoa, gehienez, birritan kantauko da eta hortik aurrera taldeak minutu bat izango dau erantzuna emoteko taldeko bozeroailearen bidez. Erantzun bakarra onartuko da taldeko.

Irailaren 23 da izena emoteko azkenengo eguna. Izen-emotea Internetez egin daiteke, esaerazaharrakplentzian@gmail.com helbidera idatziz, edo Facebook-eko Esaera Zaharrak Plentzian profilaren bitartez, eta Plentziako La Kala tabernan eta Goñi Portal kultur etxera joanez.

Esaera zaharren zerrendea eta azalpena, atxikituta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu