Habanera eta itsas doinuak protagonista Getxon
2013-09-12 18:36 MusikeaHabanerak eta itsas doinuak izango dira protagonista nagusi Getxon bihar, hilak 13, hasi eta domekara, hilak 15, bitartean, Getxoko 27. Habanera Jaialdiaren eskutik. Hiru egunez, Boira eta Mestre D'Aixa talde katalanak eta Biotz Alai abesbatza getxotarrak parte hartuko dabe Areetako Geltokia plazan.
Habanerak eta itsas doinuak izango dira protagonista nagusi Getxon bihar, hilak 13, hasi eta domekara, hilak 15, bitartean, Getxoko 27. Habanera Jaialdiaren eskutik. Hiru egunez, Boira eta Mestre D'Aixa talde katalanak eta Biotz Alai abesbatza getxotarrak parte hartuko dabe Areetako Geltokia plazan. Ohiko dan legez, saio guztiak 20:00etan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da. Era berean, jaialdiaren harian, itsasoko produktuen azokea be egongo da.
Jaialdiaren lehenengo saioan, Boira taldeak kantauko dau. Taldea ahots hirukotea da, gitarraz eta akordeoiaz lagunduta, eta 1998. urtean abiatu zan musika eszenan. Herri eta tradizinozko musikea lantzen ditue, eta arreta berezia emoten deutsie habanereari, beste kanta mota batzuk ahaztu barik, esaterako balsa, boleroa, balada, sona eta sardana. 2000. urtean kaleratu eban taldeak lehenengo diskoa, Des del campanar de Lleida, hain zuzen be. Ondoren, Retalls eta La mar de dins grabau zituen eta aurten lan barria kaleratuko dabe, euren errepertorioari gehitu deutsiezan kantu barriakaz.
Biharamunean, zapatuan, Villassar de Mareko (Bartzelona) Grup D'Havaneres Mestre D'Aixa seikotearen txandea izango da. Taldearen berezko estiloak habanera eta itsas erritmoak kanta herrikoi eta tradizionalakaz buztartzen ditu, eta aldi berean bide barriak jorratzen ditu konposizino propioakaz eta katalanez abestutako musika pieza ezagunen moldaketakaz.
Domekan, irailaren 15ean, amaiera ezin hobea izango dau jaialdiak Biotz Alai abesbatzaren eskutik. Aurten abesbatzak itsas abesti eta habanera errepertorio zabala eskainiko dau.
Itsas Azokea
Kontzertuez gan, aurten bisitariek Itsas Azokaz gozetako aukerea izango dabe eta Algortako Geltokia plazan, besteak beste, itsaskiak, makailaoa eta konserbak erosi ahal izango dira. Azokearen ordutegia honako hau izango da: 17:00etatik 22:00etara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!