Antropologiari buruzko NAFA zinemaldiak Bilbo izango dau egoitza urriaren 9tik 13ra
2013-09-17 11:37 BarriakEuropako antropologia zinemaldi zaharrenetakoa hartuko dau Bilboko Alondigeak urriaren 9tik 13ra bitartean. NAFA jaialdi ibiltariak urtero uri bat aukeratzen dau, eta aurton Bilbora dator. Ehun pelikulatik gora proiektauko dira 33. edizino honetan.
Europako antropologia zinemaldi zaharrenetakoa hartuko dau Bilboko Alondigeak urriaren 9tik 13ra bitartean. NAFA jaialdi ibiltariak urtero uri bat aukeratzen dau, eta aurton Bilbora dator. Ehun pelikulatik gora proiektauko dira 33. edizino honetan. Etnografiaren ganeko urteko 18 dokumental onenak eskainiko dira, ganera.
Zinema antropologikoaren eskandinaviar alkartea da zinemaldiaren bultzatzailea. Zinema etnografikoak eragin erabagigarria izan dau dokumental garaikidean, nahiz eta lotura akademikoa dala eta, industria zinematografikoagaz harreman berezia izan, azaltzen dabe antolatzaileek. Dana dala, gero eta dokumental gehiago egiten dira, eta etnografiari buruzko zinemaldiek gorakada nabarmena bizi dabe.
Urriaren 9an, 18:00etan, abiatuko da NAFA jaialdia, Euskal Herrian egindako film etnografikoren proiekzinoagaz. Izaera eta patua: Zinema etnografikoa eta dokumental garaikideari buruzko hausnarketak sinposioa egingo da zinemaldiaren egunetan. Fikzinozkoa ez dan zinema garaikidea eta nortasunari izango ditue berbagai.
Zinemaldiaren hasierea eta amaierearen ardurea Catherine Russell zinema irakaslea eta Experimental ethnography saiakeraren egileak eta J.P. Sniadecki Demolition (2008), Foreign parts (2010) edo People’s Park (2012) filmen egileak izango da.
Bilboko Alondigeagaz batera, EHUko HAUtaldeak be parte hartuko dau egitasmoa. Arte, soziologia, ikus-entzunezko komunikazinoa eta antropologia gaiak lantzen ditu taldeak.
Jaialdiaren egitaraua eta beste, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!