Bilbon euskerea ikasteko deia egin dabe euskaltegiek eta Udalak

Bizkaie! 2013-09-12 17:36   Euskerea berbagai

Bilbotarrak euskaltegietara erakarri gura doguz, euskalduntze bidean jarri. Bertan topauko ditue euskerearen ikaskuntzea, erabilerea eta normalizazinoa sustatzeko tresnak, azaldu dabe.

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak eta uriko euskaltegiek euskerea ikasteko ikastaroetan matrikuletako deia egin dabe gaur, eta izena emoteko epea datorren astean zabaldiuko dala jakinarazo.

Ekimena lotuta dago Euskeraz badakizu? El euskera es nuestra lengua, la tuya. Aprende, mejora y comparte el euskera kanpaineagaz, egunotan Bilboko faroletatik eskegita ikus daitekezan 300 banderolen bidez. Bilbotarrak euskaltegietara erakarri gura doguz, euskalduntze bidean jarri. Bertan topauko ditue euskerearen ikaskuntzea, erabilerea eta normalizazinoa sustatzeko tresnak, azaldu dabe.

2012-2013 ikasturtean, 8.000 lagun baino gehiago matrikulau ziran Bilboko euskaltegietan eta 2013-2014 ikasturtean, barriz, Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak 166.500 euro bideratuko ditu gurasoen euskalduntzerako, eurek talde estrategikoa osotzen dabelako hizkuntzearen biziraupenean. Bilboko ume eta gaztetxu gehienek euskeraz ikasten dabe baina inguru nahiko erdaldunean, gurasoek euskerea ikasteko aukera handirik izan ez ebelako batez be. Laguntzen programa honek berebiziko garrantzia emoten deutse familiaren barruko hartu-emonei, euskerearen kutsu akademikoa gainditu eta etxeko hartu-emonen eguneroko komunikazino bidea bihurtu daiten, azaldu dabe.

Aurten 262 izan dira euskerea ikasteko laguntzinoa hartu daben gurasoak, eskatutako asistentzia eta aprobetxamendu baldintzak gainditu dituelako. Bilboko Udalak ia osorik itzuli deutse gurasoei lehengo urteko irailean ordaindu eben diru-kopurua. Euskerea ikasteko laguntza hau 2013-2014 ikasturtean eskuratzeko baldintzak 2014ko martian argitaratuko dira.

Bilbon 18 euskaltegi dagoz, uriko zortzi barrutietan kokatuak. Euskaltegien ezaugarriak dira beren gaitasun didaktikoa eta profesionaltasuna, eta eskolaz kanpo euskerea erabilteko eskaintzen daben aisialdi eta kultura ekimen mordoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu